Kemiko Udaletxea
Kemiko armarria
Armarria
Kemiko Udaletxea
Udalerria Kemi, Lappi
Herrialdea  Finlandia
Garaia 1940. urtean amaitua
Helbidea Valtakatu 26, Sauvosaari
Kemiko Udala is located in Kemi Erdigunea
Kemiko Udala
Kemiko Udala
Webgune ofiziala (Finlandieraz)

Kemiko Udala (finlandieraz, Kemin kaupunginvaltuusto) Lappiren hego-mendebaldean dagoen Kemi hiria gobernatzen duen erakundea da. Udaletxea (Kaupungintalo) hirigunean dago, Sauvosaari auzoan, eta Kemiko eta Lappiko eraikin garaiena da, Tervolako telebista eta irrati antena ondoren. Egungo udala, Ezker Elkartasuna alderdi komunistaren eta Alderdi Sozial-Demokrataren esku dago eta udalbatzaren bozeramailea edo presidentea, aurreneko alderdiaren kide den Veikko Kumpumäki da. Herritarren ordezkari nagusia, alegia, alkatea, Ossi Repo da.

Udaletxeak

aldatu

Egungo Kemiko udaletxea, hiriaren bihotzean dagoen Sauvosaari auzoan dago, Valtakatu kalean. Hiriak izan duen bigarren udaletxea da eta ur-biltegia ere bada. 1940an eraiki zuten, aurreko udaletxea sute batek suntsitu eta gero, eta ordutik Lappi osoko eraikin garaiena da Tervolako telebista eta irrati antena ondoren; guztira, 52 m-ko altuera du.

 
Kemiko aurreneko udaletxea (1901).

Aurreneko udaletxea 1896ean eraiki zen eta udalaz gain, bertan, Liburutegi Nagusia, Eskola eta beste hainbat gizarte erakunde izan ziren. Azkenean, hirian 1931n izan zen sute suntsitzaileak behera bota zuen. Kemik udaletxe, ur-dorre eta ur-sare berriak behar zituen eta udalak proiektu guzti hauek eraikin bakarrean batzea erabaki zuen; honela, 1940rako Bertel Strömmer finlandiar arkitektoak udaletxe eta ur-biltegi berria izango zen eraikin garaia eraiki zuen. Ondoren, Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuen Europan eta Laponiako Gerran, 1944an, alemaniarrak eraikina suntsitzen saiatu ziren hiri guztiarekin batera. Dena den, udaletxeaz gain, beheko solairutan ur-gordetegia zegoenez, eraikinak zuzentasuna gorde zuen eta ez zuten eraistea lortu. Eraikinaren kanpoko horman ondokoa jartzen duen gertaera honen oroi-plaka bat dago: "7. lokakuuta 1944 Hitlerin joukot yrittivät tuhota räjäyttämällä tämän talon, mutta rakentajien työ kesti" (euskaraz, 1944ko urriaren 7a, Hitlerren indarrek eraikin hau behera botatzen saiatu ziren leherketen bidez, baina eraikitzaileek lan ona egin zuten).

Gerra ondoren eraikina berreraikia izan zen eta 60ko hamarkadan hiria izugarri hazten hasi zenez, 1965-1969 artean ere Aarne Ervi arkitekto forssarrak handitu egin behar izan zuen.

Kemiko eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalak aukeratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen Udalbatza 2008ko urriaren 26ean ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.

Kemiko Udalbatza[1]
Alderdia Eserlekuak +/- Ehunekoa  
-- Ezker Elkartasuna 15   0 % 33,7
-- Alderdi Sozial-Demokrata 13   3 % 28,4
-- Zentroko Alderdia 7   0 % 15,4
-- Koalizio Nazionala 5   1 % 10,7
-- Benetako Finlandiarrak 2   2 % 6,1
-- Liga Berdea 1   0 % 3,3

Zentroko Alderdiak irabazi ez zuen Lappiko udalerri bakarra izan zen Pelkosenniemirekin batera; dena den, hau ez da harritzekoa, Finlandia estatu denetik Alderdi Komunistak edo alderdi hau parte den koalizio batek irabazi baititu hiriko udal hauteskunde guztiak. Hain zuzen ere, industrian lan egiten duten langileek 50eko hamarkadan antolatu zituzten greba bortitzei zor die hiriak bere ezizena, "Punaisena Keminä" edo "Kemi Gorria". Oraingo honetan, Ezker Elkartasunak hamasei eserleku eskuratu zituen, aurreko udalbatzan baino bat gehiago eta bigarren alderdiak baino bost gehiago, eta Alderdi Sozial-Demokratarekin batera eginiko akordio baten bidez, udalbatzan gehiengoa lortu zuten ezkertiarrek. Bigarren alderdia, hain zuzen, Alderdi Sozial-Demokrata izan zen eta bi ordezkari galdu zituen; guztira, hamaika batzarkide dauzka udalbatzan. Oposizioa, gainontzeko alderdiek osatzen dute, hau da, zortzi eserleku dituen Zentroko Alderdiak, bat gehiagorekin sei eskuratu zituen Koalizio Nazionalak, eta ordezkari bakarrarekin udalbatzara lehenbizikoz iritsi diren Liga Berdeak eta Benetako Finlandiarrak. Aipatzekoa da, azkenik, Alderdi Komunistaren zatitze baten ondorioz sortu zen Langileen Alderdi Komunista udalbatzatik kanpo gelditu zela. Udal hauteskundeetako parte-hartzea %60,8a izan zen.

Hauek dira 43 batzarkideak:

  • Kimmo Arstio
  • Timo Berg
  • Mikko Ekorre
  • Pertti Henttinen
  • Virpi Jankkila
  • Markus Korjonen
  • Tytti Kumpulainen
  • Veikko Kumpumäki
  • Kari Luokkala
  • Anneli Mikkanen
  • Sari Moisanen
  • Pasi Määttä
  • Jouko Pasoja
  • Maarit Pulkkinen
  • Jaakko Talus
  • Pirjo Viitala
  • Ritva Aheinen
  • Jaakko Alamommo
  • Johanna Alasuutari
  • Pirita Hyötylä
  • Jukka Ikäläinen
  • Teija Jestilä
  • Pirkko Kalttonen
  • Risto Myyry
  • Joni Määttä
  • Jaana Niskanen
  • Matti Päkkilä
  • Tuula Sykkö
  • Harri Tauriainen
  • Ritva-Liisa Alatalo
  • Jouko Juntunen
  • Raimo Keskikallio
  • Tuire Kourula
  • Sven Nyberg
  • Antti Pasanen
  • Ritva Sonntag
  • Juha Taanila
  • Tarja Ikonen
  • Mikko Kurtti
  • Veli-Matti Kilpimaa
  • Marko Leskio
  • Airi Paloste
  • Aarne Pasanen

Udalbatza eta, ondorioz, Udala, Ezker Elkartasuna eta Alderdi Sozial-Demokrataren esku dago eta hauen akordioaren buru, bozeramaile edo presidentea Veikko Kumpumäki da. Alkatea eta hiriaren ordezkari nagusia, aldiz, Ossi Repo da. Hurrengo udal hauteskundeak 2012. urtean ospatuko dira, herrialdeko gainontzeko udalerrietan bezala.

Bilakaera

aldatu

Ondokoa, kemitarrak 1972ko udal hauteskundeetatik ordezkatu dituzten alderdi politikoen bilakaeraren taula eta udalbatzak aukeratutako presidente edo bozeramaileen izenak dira:

  • Heikki Pesonen (SDP)
  • Urho Knuuti (SDP)
  • Ahti Pukema 1962–1975 [2]
  • Mikko Ekorre (SKDL) 1975–1988 [2]
  • Jorma Lammi 1989–1996 [2]
  • Ritva Aheinen (SDP) 1997–2004 [2]
  • Ritva Sonntag (Kesk.) 2005–2008 [2]
  • Veikko Kumpumäki (Vas.) 2009- [3]
Udalbatzaren Bilakaera [4][5][6]
Alderdia 1972 1976 1980 1984 1988 1992 1996 2000 2004 2008
-- Ezker Elkartasuna (SKDL / Vas.) 18 20 20 19 14 18 17 15 15 16
-- Alderdi Sozial-Demokrata (SDP) 12 10 11 12 12 14 13 11 13 11
-- Koalizio Nazionala (Kok.) 4 5 3 5 4 4 6 5 5 6
-- Alderdi Liberala (LKP) 3 4 4 1 2 2 1
-- Zentroko Alderdia (Kesk.) 3 3 4 6 7 4 5 8 8 8
-- Alderdi Kristau-Demokrata (SKL / KD) 1 1 1 1 1 1
-- Liga Berdea (Vihr.) 1 1
-- Gainontzekoak (Deva / SKP / KTP / Perus.)

¹ Alternatiba Demokratikoa
² Alderdi Komunista (1) / Langileen Alderdi Komunista (1)
³ Benetako Finlandiarrak

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. "Vaalien tulokset 2017". Tulospalvelu. 2019.01.05
  2. a b c d e Kemin kaupungin pöytäkirja 7/2007, s. 10.
  3. https://web.archive.org/web/20091031130638/http://www.kemi.fi/keskusvirasto/kanslia/kaupvalt.htm
  4. Tilastokeskuksen PX-Web-tietokannat: Kunnallisvaalit 1976-2008 (Tilastokeskus 2008)
  5. Kunnallisvaalit 1996 (Oikeusministeriö 1997) Kunnallisvaalit 2000 (Oikeusministeriö 2000); Kunnallisvaalit 2004 (Oikeusministeriö 2004); Kunnallisvaalit 2008 (Oikeusministeriö 30.10.2008)
  6. Kunnallisvaalit 2004 (Kemi/kehittämisosasto)

Kanpo estekak

aldatu
65°44′6.25″N 24°34′12.95″E / 65.7350694°N 24.5702639°E / 65.7350694; 24.5702639
  NODES
Idea 2
idea 2