Khaju zubia
Khaju zubia (persieraz: پل خواجو, Pol-e Xāju) Iran erdialdeko Isfahan hirian dagoen zubi bat da, hiriko zubi historikoen artean ederrena. Zayandeh ibaia zeharkatzen du eta hiriko Kamal Ismail kalearen amaieran dago.[1]
Khaju zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Iran |
Probintzia | Ispahan probintzia |
Irango eskualdea | Isfahan County |
Irango barrutia | Central District |
City of Iran | Isfahan |
Koordenatuak | 32°38′12″N 51°41′00″E / 32.6367°N 51.6833°E |
Inaugurazioa | 1650 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria eta adreilua |
Dimentsioak | 12 () × 137 () m |
Gurutzatzen du | Zayandeh River (en) |
Zubibegiak | 23 |
Ondarea | |
Ibaia zeharkatzeko balio izateaz gain Khaju zubia hiritarrentzako elkargunea ere bazen antzina.[2]
Historia
aldatuZayanderud ibaia Irango goi-ordokiko ibai handiena da. 1650. urtean Safaviden dinastiako Abbas II.ak aurrez izan zen zubi zahar baten hondarren gainean zubi berria eraikitzeko agindua eman zuen. Aurkitu diren idazki batzuk iradokitzen dute 1873. urtean berriztatze lanak egin zirela.[1]
Zubiaren alboan pabiloi bat eraiki zen, Abbas II.ak zubiaren edertasunaz gozatzeko[2]. Izan ere persiarren zubien eraikuntzako monumentu gorena zen Khaju zubia. Isfahanera mendeetan zehar iritsitako bisitariek Irandar eta islamiar arkitekturaren maisulana zela adierazi zuten.[3]
Egitura
aldatu23 arku dituen zubia da. Goian bigarren solairu bat du arku txikiagoz osatua. Guztira 133 metro luze da eta 12 metrotako zabalera du.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c www.sirang.com, Sirang Rasaneh. «Khajoo Bridge 2024 | Isfahan, Isfahan | Sights - ITTO» itto.org | Iran Tourism & Touring (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ a b (Ingelesez) Mainstone, Rowland J.. (1998). Developments in Structural Form. Architectural Press ISBN 978-0-7506-2893-8. (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ «Life Line 3: Water» web.archive.org 2011-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).