Kharkiveko barreiatze-bonbardaketa

Kharkiveko barreiatze-bonbardaketak 2022ko otsailaren 28an, Errusiako Indar Armatuek misilekin egindako eraso batzuk dira, non 9 zibil hil eta beste 37 zauritu ziren Kharkiv hirian (Ukraina),[1] Kharkiveko guduaren testuinguruan eta Errusia Ukraina inbaditzen hasi zenean. Errusiar armadak barreiatze-munizioa erabili zuen erasoan; hala, populazio handiko eremuetan erabiltzen diren arma hauen izaera indiskriminatua dela eta, Human Rights Watchek eraso hauek gerra-krimen posibletzat jo zituen.[2]

Kharkiveko barreiatze-bonbardaketa
Irudia
Eraso-osteko eraikin bat, kalteturik, Kharkiven.
MotaBarreiatze-munizioarekin eginiko aire-erasoa
Honen parte daKharkiveko gudua
(Ukrainako inbasioa)
Data2022ko otsailaren 28a
(c. 10:00–14:23)
KokalekuKharkiv, Kharkiv Oblasta (Ukraina)
HerrialdeaUkraina
Pertsona hilak9[1]
Pertsona zaurituak37[1]
Erantzule Errusia

Erasoa

aldatu
Ikus, gainera: «Kharkiveko gudua»

2022ko otsailaren 28an, Kharkiveko guduaren testuinguruan eta goizeko 10:00ak inguruan, Errusiako Armadak Grad-misilak jaurti zituen Kharkiveko hiru bizitegi-eremu ezberdinetan, bederatzi zibil hilez.[2][3] Bederatzi horietatik lau, aterpe batetik ura lortzeko eta etxeratze-ukituen artean erosketak egitera joateko atera zirenean hil ziren; bi gurasoko familia bat eta hiru haur bizirik, bestalde, beren autoan erre ziren.[4] Erasotako lekuak bizitegi-eraikinak eta haur-parke bat izan ziren, Industrialny eta Xevtxenkivsky Barrutien artean sakabanatuta.[5] Hirian, leherketek eguerdiko 14:23ak arte iraun zuten.[2]

Ikerketak

aldatu

Human Rights Watchek erasoa ikertu eta ondorioztatu zuen indar errusiarrek Smerch-motako barreiatze-muniziozko misilak erabili zituztela, airean dozenaka azpimunizio sakabanatzen dituztenak.[5]

Nazioarteko itun batek barreiatze-munizioak debekatzen ditu, beren kalte orokorragatik eta zibilentzat duten arriskuagatik. Eraso hauetatik 400 metro baino gutxiagora helburu militarrik ez zegoenez, eta populazio-dentsitate handiko eremuetan erabilitako arma hauen izaera indiskriminatua dela eta, Human Rights Watchek ondorioztatu zuen bonbardaketa hau Errusiak eginiko gerra-krimena izan litekeela.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Civilian casualty reportOHCHR
  2. a b c d (Ingelesez) «Ukraine: Cluster Munitions Launched Into Kharkiv Neighborhoods» Human Rights Watch 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  3. (Ingelesez) «Several killed as Russian rockets pound Ukraine’s Kharkiv» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  4. (Ingelesez) «‘Horrendous’ rocket attack kills civilians in Kharkiv as Moscow ‘adapts its tactics’» the Guardian 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  5. a b (Ingelesez) «Dozens wounded in shelling of Kharkiv as Russia strikes buildings with suspected cluster munitions» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).

Kanpo estekak

aldatu


  NODES