Khmelnytskyko oblasta
Khmelnytskyko oblasta (ukraineraz: Хмельницька область, translit. Khmel’nyts’ka oblast’) Ukrainako mendebaldeko oblasta da. Ipar-mendebaldean Rivneko oblastarekin du muga, ipar-ekialdean Zhytomyrko oblastarekin, ekialdean Vinnitsiako oblastarekin, hegoaldean Txernivtsiko oblastarekin eta mendebaldean Ternopilgo oblastarekin. 20.645 km²ko azalera du eta 2008an 1.352.834 biztanle zituen[1]. Khmelnytsky hiria da oblast honetako zentro administratiboa.
Khmelnytskyko oblasta Хмельницька область | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Khmelnytsky |
Geografia | |
Azalera | 20645 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1352834 biztanle (2008) |
Dentsitatea | 65,5 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
adm-km.gov.ua/ |
Hiri nagusiak
aldatuKhmelnytskyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2])
- Khmelnytsky: 255.902 biztanle
- Kamianets-Podilsky: 99.398 biztanle
- Xepetivka: 46.044 biztanle
Ekonomia
aldatuKhmelnytskyko oblasta aberatsa da mineral baliabideetan. Kareharria eta buztina zementugintzan erabiltzen dira eta kareharria azukrearen industrian. Beste mineral batzuen (grafito, saponita, fosforita, granito) prospekzioak egin dira. Nekazaritzan laboreak, azukre-erremolatxa, patata, barazkiak eta behi zein hegazti-aziendak nabarmentzen dira. Industriako arlo garrantzitsuenak energia produkzioa (Netixyngo indarretxe nuklearra), makinagintza, elikagaien prozesamendua eta eraikuntzako materialen produkzioa dira[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ukrainako banaketa administratiboa[Betiko hautsitako esteka] World-gazetteer.com
- ↑ Khmelnytskyko oblasteko hiriak. . World-gazetteer.com
- ↑ Khmelnitsky oblast, Ukraine Ukrainetrek.com