Klasikoak (txirrindularitza)
Klasikoak, txirrindularitzan, egun bakarra irauten duten lasterketak dira. Gehienak Mendebaldeko Europako herrialdeetan ospatzen dira, batzuk XIX. mendearen amaieratik, nagusiki txirrindularitza zaletasun handia duten Frantzia, Belgika eta Italian. Euskal Herrian ere klasikoetako bat ospatu ohi da, hain zuzen ere, Donostia Klasikoa.
Klasikoetako batzuk Europako udaberri aldera ospatzen dira, martxoan eta apirilean, horregatik Udaberriko Klasikoak deritze.
Lasterketa bat "klasikoa" noiz den ala ez argi eta garbi zehaztuta ez dago, halere zehazteko zenbait ezaugarri ezberdin badaude. Horietako batzuk distantzia eta ibilbidearen profila dira. Lasterketaren usadio handia eta txirrindularitzaren historian nabarmendu diren txirrindulariek irabazi dituzten ere baloratzen da. Beste faktore garrantzitsua, tokian-tokiko zaletu eta ikusleen grina dira, bai eta lasterketetan parte hartzen duten txirrindularien ospea ere. Gainera, urtez-urte lasterketa antzekoa izan beharra da, ibilbidean aldaketa gutxi edo oso txikiak sartuz.
Bost monumentuak
aldatuAzkenengo urteetan, Monumentuak izendapenarekin bost klasiko nagusiak izendatzen dira:
Beren motari dagokionez hauek dira lasterketa prestigiotsuenak, eta beren luzera 240 kilometrotik gorakoa da (6 ordu baino gehiago).
Klasikoak
aldatuDenboraldiaren hasierako klasikoak
aldatuLasterketa hauek ez dira besteak bezain entzutetsuak, hala ere, arreta erakartzen dute txirrindularitzako denboraldiari hasiera ematen diotelako.
Udaberriko klasikoak
aldatuGaltzada-harrien klasikoak
aldatuArdenetako klasikoak
aldatuUdako klasikoak
aldatu- Donostia Klasikoa
- EuroEyes Cyclassics
- Trittico Lombardo:
- Bretagne Classic
- Fourmiesko Sari Nagusia
- Quebeceko Txirrindularitza Sari Nagusia
- Montrealgo Txirrindularitza Sari Nagusia
Udazkeneko klasikoak
aldatu- Paris-Brusela
- Fourmiesko Sari Nagusia
- Paris-Tours
- Udazkeneko triptikoa:
- Emiliako Giroa
- Japoniako kopa
Euskal Herriko klasikoak
aldatuDonostia Klasikoa ez ezik, badira beste lasterketa klasikoak Euskal Herrian, maila apur bat apalagokoak.
Iraganekoak
aldatuAntzinakotasun, usadio eta zalego handia zuten hainbat klasiko diru edo arazo ekonomikoen ondorioz desagertu izan dira: