Klemente II.a[1] (Hornburg, 1005 - † Pesaro, 1047ko urriaren 9a) Eliza Katolikoaren 149. Aita Santua izan zen 1046 eta 1047 urteen bitartean. Bambergeko gotzaina zen Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Erromako tronua eman zionean.

Klemente II.a


149. Aita santu

1046ko abenduaren 31 - 1047ko urria (egutegi gregorianoa)
Gregorio VI.a - Benedikto IX.a
2. Roman Catholic Bishop of Bamberg (en) Itzuli

1040ko irailaren 8a -
Eberhard I (en) Itzuli - Hartwig (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Bamberg (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHornburg (en) Itzulic. 1005
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaPesaro1047ko urriaren 9a (41/42 urte)
Hobiratze lekuaBambergeko katedrala
Heriotza modua: malaria
Familia
AitaKonrad von Morsleben
AmaAmulrada
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

aldatu

Sudiger Morslebengo kondea zen eta Bambergeko gotzaina. Sutriko sinodoaren ondorioz eta Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren laguntza medio, 1046ko abenduaren 25ean, aita santu egin zuten.

Aita santu bezala egin zuen lehen gauza, Henrike III.a enperadore koroatzea izan zen. Koroarekin batera, enperadore berriak erromatarren patrizio titulua ere jaso zuen, eta honek, edozein aita santu aukeratu baino lehen, bere oniritzia behar zuela esan nahi zuen. Horrela, enperadorearen aita santua aukeratzearen prozeduraren gaineko kontrola berreskuratu zen eta erromatar familia patrizioen eraginaren kaltetan. Horregatik, bai Klemente II.a eta baita ondoren etorri ziren hurrengo 3 aita santuk ere alemaniarrak izan ziren eta enperadoreak izendatutakoak. Erromatar nobleziatik zetozen aurreko aita santuei, aita santu inperial hauek jarraitu zieten, beraz.

Klementeren agintaldiak ez zuen asko iraun. 1047an, kontzilio batera deitu zuen Erroman eta Elizan erreformak egiten saiatu zen, gotzain-kondeek lortuta zuten boterea mugatu nahian eta simoniarekin amaituz -ondasun espiritualen nahiz haietatik bereizezinak diren munduko ondasunen salmenta edo erosketa deliberatua-.

Alemaniara egin zuen bidaiatik itzultzean, sukar batek hartu zuen eta heriotzera eraman. Pesaron hil zen 1047ko urriaren 9an. Bambergko katedralean eman zioten lur, bere jaioterrian, Alpe iparraldean hilobiratuta dagoen aita santu bakarra.

XX. mende hasieran, Specht eta Fischerrek beruna aurkitu zuten 1047an hil zen Klemente II.a aita santuaren saihets batean; berun kontzentrazioa nahikoa zen heriotza eragiteko eta hori izan zen ziurrenik arrazoia[2].

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klemente II.a  
  NODES
Done 1