Kolibri

Apodiformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. Oso txikiak dira, eta lumaje distiratsua, igitai-formako hego luzeak, azkazal sendoko hanka motzak eta loreen nektarra xurgatzeko moldatuta dagoen mihi luzea dituzte.

Kolibriak (Trochilidae) Amerikako hegazti apodiforme endemikoen multzo bat dira. Familia honek 300 espezie baino gehiago biltzen ditu. Hegazti amerikar txiki hauek bere lumadiaren koloreagatik,  hegan egiteko moduagatik eta elikatzeko ohitura bereziengatik nabarmentzen dira. Kolibriek hegoekin igortzen duten burrunba gainerako hegaztien hegoak baino azkarrago mugitzeak eragiten du . Hain azkar mugitzen dituzte hegoak, non zaila da bereiztea noiz egiten duten hegan. Izan ere, bere hegoak segundoro 12–90 aldiz mugitzeko gai dira.[1]

Kolibri
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaApodiformes
Familia Trochilidae
Vigors, 1825

Taxonomia

aldatu

Charles Sibleyk-ek, beste autore batzuen artean, Trochiliformes ordenean sailkatzen du kolibria. Beste batzuek, aldiz, Apodiformes ordenaren barruan sailkatzen dute sorbeltzekin batera. Apodiformes ordena honetan (gaur egun onartuena), munduko hegazti txikienetarikoak aurkitzen dira. Kolibiriaren familiak 100 genero baino gehiago ditu, hain zuzen ere, 330-340 espezie artean.

Familia bi azpifamiliatan banatzen da:

  • Phaethornithinae, ermitauak ditu. Aurreko hiru hatzak oinarrian itsatsita dituzte, baita forma luzangako direkzio-lumak ere (lema-lumak).
  • Trochilinae, kolibriak ditu. Hatzak bereizita dituzte, eta isatseko lumak  (lema-lumak) ez dira hain luzeak.[1]

Habitata eta sakabanaketa

aldatu
 
Kolibria

Kolibriak atxaparrak eta antzeko landareak hazten diren lekuetan bizi ohi dira, nektarra eta loreen barruan aurkitzen dituzten intsektu txikiak jaten baitituzte. Landare batetik bestera joaten direnez, kolibriek polinizatzen ere laguntzen dute, erleek egiten duten bezala.

Kolibriak adarretan baino ezin dira pausatu, ezin baitira lurrean ibili edo korrikarik egin. Habiak egiteko, armiarma-sareak, goroldioak eta likenak erabiltzen dituzte. Adarretan eta hosto erresistenteetan finkatzen dituzte, lurzoruaren maila baino dezente gorago.

Munduko hegaztirik txikienetako batzuk talde honen barnean daude. Banaketa geografikoa neotropikala da batez ere, baina Alaskatik Suaren Lurralderaino hedatzen da.[1]

Portaera

aldatu

Elikadura

aldatu
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Animalia polinizatzaileak arriskuan daude? Eta horrela bada, zergatik?

Kolibriak lore-nektarretik elikatzen diren polinizatzaile garrantzitsuak dira, eta nektar hori korola tubularra duten loreetan lortzen dute.

Erleek bezala, lore batean zenbat azukre dagoen kalkula dezakete, eta kontuan har ditzakete beren beharretara egokitzen ez direnak. Azukre-edukia % 25 ingurukoa izatea nahiago dute, eta, % 15 baino gutxiagora jaisten bada, ez dute edaten. Nektarra elikagai energetikoa da, baina proteina, bitamina eta mineral gutxi ditu. Horregatik, kolibriak intsektu eta armiarmez elikatzen dira. Bereziki, animalia horiek kumeak elikatzeko erabiltzen dituzte.[1]

Nektariniede-k bezala, eta beste hegazti batzuek ez bezala, kolibriak ertzak kurba ditzakeen mihia du, nektarra xurgatzeko aukera ematen dion hodi bat eratuz.

Kolibriaren hegaldiak energia kontsumo altua duenez, denbora gehiena atsedenean ematen du eta maiz jan behar izaten du, nektarra ez ezik ornogabe txikiak ere kontsumituz. Guztira, egunean bere gorputzaren pisuaren halako bost kontsumitzen du. Batez beste, denboraren % 10-15 ematen dute jaten, eta % 75-80 atseden hartzen eta digestioa egiten.[1]

Harrapariak

aldatu

Kolibriak, hain txikiak direnez, harrapari ugari dituzte, besteak beste, marisorgina, tarantula, burruntzia, liztorra, belatz handia, bidelaria, belea, eskinoso urdina, tukana eta katua.[1]

Eboluzioa

aldatu

Lore ornitofiloekin koeboluzioa

aldatu

Hegazti hauek nektariboro espezializatuak dira (Stiles, 1981), eta lore ornitofiloekin lotuta daude. Lore ornitofiloetaz elikatzen dira eta polinizatzen dituzte. Espezie batzuk, hala nola Ensifera ensifer, are espezializatuagoak dira. Lore-espezie kopuru mugatu batekin batera eboluzionatu dute. Lore horiekiko egokitzapenak dituzte, hala nola moko forma berezia. Hain zuzen ere, tubo luze eta mehe forma dute kolibrien mokoek. Koeboluzio hori kolibrien ezaugarri morfologikoen arteko erlazioan islatzen da, esaterako  mokoaren luzera eta kurbadura, eta gorputz-masan. Landareen morfologia, era berean, korolaren luzera, kurbadura eta bolumena aldatzen joan dira koeboluzioan zehar.[1]

Dimorfismo sexuala

aldatu
 
Kolibria

Kolibriek tamaina xualean dimorfismoa dute. Tamaina txikiko espezieetan arrak emeak baino txikiagoak dira, eta arrak emeak baino handiagoak dira tamaina handiko espezieetan. Tamaina sexualaren diferentzia aldatu egiten da kolibrien klatuen artean. Adibidez, Mellisugini kladoak dimorfismo handia du, eta emeak arrak baino handiagoak dira. Ostera, Lesbiiniren kladoak oso dimorfismo gutxi du beraz, arrak eta emeak antzekoak dira tamainan. Moko tamaina eta formetan ere agertzen dira dimorfismo sexualak ar eta emeen artean izan ere, klado askotan, emeek moko luzeagoak eta okerragoak izaten dituzte lore altuen nektarrera iristeko. Tamaina bereko espezieen kasuan emeek moko luzeagoa izan ohi dute.

Tamaina sexualaren eta mokoaren arteko aldeak badirudi eboluzionatu egin zela gorteatzeak ezarritako murrizketen ondorioz. Kolibri arren gorteatzea aireko maniobra konplexuak izaten dira. Hori dela eta, arrak emeak baino txikiagoak izaten dira, eta, horri esker, energia kontserbatzen da. Horrela era lehiakorrean eta maiz har dezakete parte gorteatzean. Beraz, hautespen sexualak kolibri ar txikiagoak faboratu egiten ditu.

Espezie bakoitzean sexuen artean dagoen nektarraren aldeko lehiaren indar selektiboek dimorfismo sexuala bultzatzea da mokoaren dimorfismo sexual horren beste arrazoi ebolutibo bat. Espeziean lurraldea okupatzen duen sexuaren arabera, beste sexuak moko luzeagoa izatea eta lore-barietate zabal batez elikatzeko kapaz izatea onuragarria da, lehia intraespezifikoa murrizten baitu. Adibidez, arrek moko luzeagoak dituzten kolibri espezieetan, arrek ez dute lurralde espezifiko bat. Aldiz, arrek moko laburragoak duten espezieetan, hauek beraien baliabideak defendatuko dituzte. Hori dela eta, emeak moko luzeago batez baliatzen dira lore barietate zabalagotik nektarra lortu ahal izateko. [2]

Ugalketa

aldatu

Kolibri arrek ez dute habia egiten. Espezie gehienek armairu-formako habia egiten dute zuhaitz edo zuhaixka baten adarrean. Habia tamaina desberdinekoa da espeziearen arabera: intxaur oskolaren erdia baino txikiagotik zenbait zentimetroko diametroraino.

Kolibri espezie askok armiarmen zeta eta likenak erabiltzen dituzte habia eraikitzeko. Zetaren propietate bereziei esker, habia hedatu egiten da kolibri gazteak hazi ahala. Bi arrautza zuri jartzen dituzte. Hegazti-arrautza guztietatik txikienak izan arren, bere tamaina erlatiboki handia da kolibri helduaren tamainarekin alderatuta. Inkubazioak 14-23 egun irauten du, espeziearen, giro-tenperaturaren eta emakumeek habiari ematen dioten arretaren arabera. Amak artropodo txikiez eta nektarrez elikatzen ditu txitak. Prozesu horretan, amak txitei janaria ematen die bere mokoa txiten ahoetan barneratuz eta berrahoratuz. Kolibriak habian egoten dira 18-22 egunez, eta, ondoren, habia uzten dute janaria beren kabuz bilatzeko, nahiz eta hegazti amak beste 25 egunez elikatzen jarrai dezakeen.[1]

Hegaldiaren aerodinamika

aldatu

Kolibri-hegaldia sakon aztertu da ikuspegi aerodinamikotik, haize-tunelak eta abiadura handiko bideo-kamerak erabiliz.

Kolibrien bi ikerketan, haize-tunel batean partikula-irudien abiadurako teknikak erabili zituzten, hegaztiaren isuri eta isurketan sortutako goratzea ikertzeko. Hegaztiek beren pisuaren % 75a bere hegoen beheranzko mugimenduan eusten dute. Hegoen goranzko mugimenduan, aldiz, pisuaren % 25a eusten dute 8. irudiko mugimendua eginez.

 
kolibria

Kolibri erraldoiaren hegoek segundoko 12 aldiz astindu egiten dira, eta kolibri tipikoen hegalek 80 aldiz segundoko. Airearen dentsitatea jaitsi ahala, adibidez, altitude handietan, handitu egiten da kolibri batek igotzeko erabili behar duen energia kantitatea. Beraz, bizitza osoan altuera handietara egokitutako kolibri espezieek hego handiagoak dituzte, airearen dentsitate baxuaren ondorio negatibo horiei aurre egiteko. Kamera geldoko bideo batek erakutsi du kolibriak nola borrokatzen diren euritan hegan ari direnean. Burutik ura kentzeko, burua eta gorputza astintzen dute ura isurtzeko.[2]

Kultura herrikoia

aldatu

Kolibriaz polinizatutako loreek kolore gorriak, laranjak eta arrosa distiratsuak izan ohi dituzte, baina beste kolore batzuetako loreak ere poliniza ditzake. Kolibriek ultramorearen inguruko argi-uhinak ikus ditzakete, baina bisitatzen dituzten loreek ez dituzte uhin horiek islatzen, intsektuek polinizatutako lore askok ez bezala. Baliteke horrek balio izatea lore horiek intsektuentzat erakargarritasun gutxiago izateko eta. Hori dela eta, intsektuak ez lituzkete bisitatuko eta nektarra ez dute lapurtuko. [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i (Gaztelaniaz) Trochilidae. 2022-10-12 (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  2. a b (Ingelesez) Hummingbird. 2022-11-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1