Kolitis ultzeraduna digestio-aparatuaren eritasun kronikoa da, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren mota bietako bat izanda Crohn gaitzarekin batera. Azken gaixotasun honekin desberdintzeko diagnosi zehatza egin behar da.

Ultzeradun kolitisa
UKren irudia kolonoskopia batean
Deskribapena
Motakolitisa, autoimmune disease of gastrointestinal tract (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaknikotina, olsalazine (en) Itzuli, kortisol, balsalazide (en) Itzuli, azatioprina, sulfasalazine (en) Itzuli, mesalazine (en) Itzuli, prednisona, etanercept (en) Itzuli, certolizumab pegol (en) Itzuli, budesonide/formoterol (en) Itzuli, vedolizumab (en) Itzuli, Budesonida, metotrexato, golimumab (en) Itzuli, adalimumab (en) Itzuli, tofacitinib (en) Itzuli, ustekinumab (en) Itzuli, prednisolona, tacrolimus (en) Itzuli, mercaptopurine hydrate (en) Itzuli, gammaglobulina, Betametasona, olsalazine (en) Itzuli, balsalazide (en) Itzuli, mesalazine (en) Itzuli eta Budesonida
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK51
GNS-9-MK556
GNS-10K51
GNS-9556
OMIM191390
DiseasesDB13495
MedlinePlus000250
eMedicinemed/2336
MeSHD003093D003093
Disease Ontology IDDOID:8577
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Epidemiologia

aldatu

Ez-erretzaileengan agertu ohi da.

Jatorria

aldatu

Faktore ezezagun batek edo batzuek (mikrobio, antigeno, dietako osagaiak) zelula immunitarioak aktibatzen dituzte, hauek zitokina eta hanturaren bitartekariak askatuz. Teoria genetikoa proposatu da bi arrazoi kontutan harturik: alde batetik, lehen mailako senideen artean gaixotasuna pairatzeko arriskua handiagoa da; eta bestetik, gaixotasun mota, bilakaera eta kokapenak familia bakoitzaren barruan erlazioa dute.

HLA DR2-n kokaturiko gene batekin duten erlazioa deskribatu dira. Agerraldi akutuak infekzio, HKEE-ek (hanturakontrako ez esteroideo) edota estresak eragin ditzakete. Sarritan ultzeradun kolitisaren lehen agerraldia tabakoa uztean suertatzen da.

Ikerlari batzuek ultzeradun kolitisa gaixotasun autoimmunea dela proposatu arren, dauden datuekin ezin da hori guztiz baieztatu. Egia bada ere gaixoen immunitate-sisteman asaldura batzuk agertzen direla, ez dago jakiterik asaldura horiek gaitzaren eragileak diren edo gaitzaren ondorioak, honen jatorrian eragile infekzioso bat egonik.

Anatomia patologikoa

aldatu

UK-n tipikoki kolon eta ondestea kaltetzen ditu baina ileonaren azken zatia ere kaltetu dezake. Kasu honetan lesioak etengabeak dira (ez dago zati osasuntsurik) eta mukosa bakarrik dago gaixo. Makroskopikoki azalgaineko ultzerak eta sasi-polipoak nabarmentzen dira. Mikroskopikoki abszesuak, metaplasia, kaliz itxuradun zelulen gutxitzea eta baskularizazioaren areagotzea ikusten dira.

Sintomak eta zeinuak

aldatu

Beherakoa eta ondesteko odoljarioa sintomarik ohikoenak dira.

Konplikazioak

aldatu

Megakolon toxikoa, hesteetako odoljarioa, kolon-zulaketa eta minbizia dira agertzen diren konplikazio arruntenak.

Diagnostikoa

aldatu
  • Erradiologia soil batean ere zenbait zeinu ikus ditzakegu: ultzeradun kolitisean gaixo dagoen zatian ez dugu eginkari-hondarrik ikusiko; kasu oso aurreratuetan kolonaren diametroa estututa ager daiteke eta megakolonaren diagnostikoa egin dezakegu.

Bariodun erradiologia gaixotasunaren hedadura eta honekin agertzen diren lesioak definitzeko oso lagungarria da. Hala ere bere erabilera kontraindikatuta legoke aldi akutu eta megakolon toxikoan.

  • Endoskopia: Kolonoskopia diagnostikorako daukagun metodo sentikor eta espezifikoena da. Fase akutuan dagoen ultzeradun kolitisean kolonoskopia oso bat egitea ez da egokia, ondesteko biopsia bat egitearekin nahikoa litzateke hantura baieztatzeko.

Diagnostiko bereizlea

aldatu

Hesteetako hanturazko gaixotasunaren diagnostikoa egin baino lehenago beste gaixotasun batzuk baztertu beharko ditugu:

  • Ondesteko odoljarioak sor ditzaketen hainbat gaixotasun: odoluzkiak (hemorroideak), minbizia, polipo eta dibertikuluak, angiodisplasia.
  • Kolitis iskemikoa.

Tratamendua

aldatu
  • Oinarrizko tratamendua: gaixotasuna arina denean beherakoaren kontrako sendagaiekin nahikoa da (difenoxilatoa, atropina eta loperamida). Kasu larrienetan aldiz baraua, zain-barnetiko kortikoideak, hidratazioa eta transfusioak beharrezkoak dira. Guztiz garrantzitsua da indarge dagoen gaixoa ebakuntza aurretik ondo prestatzea eta baita ere laguntza psikologikoa ematea.
  • Sulfasalazina eta aminosalizilatoak: Sulfasalazinaren osagai aktiboa azido 5- aminosalizilikoa da (5-ASA) eta sulfapiridina izeneko garraiatzaile bati loturik dago. Ikusi da alde batetik larritasun arin eta ertaineko koloneko gaixotasunean eraginkorra dela eta bestetik ultzeradun kolitis-aren gutxitzeak mantentzeko ere erabil daitekeela. Farmako honek toxikotasuna sulfapiridinari zor dio. Dosi menpekorrak diren 2. mailako ondorioak: goragalea, buruko mina eta gutxiagotan anemia hemolitikoa dira eta dosia gutxiagotzean hobetzen dira. Idiosinkrasiagatiko ondorioak sukarra, exantema, neutropenia, pankreatitis-a eta hepatitis-a dira, besteak beste. Aminosalizilato berriak sulfasalazina bezain eraginkorrak dira baina toxikotasun txikiagoarekin.
  • Glukokortikoideak: Gaixotasun moderatuan edo larrian erabilgarriak dira, bai ahotik bai zainaren bidez emanda. Ondestea hartuta egonez gero, enemak erabili behar dira.
  • Kirurgia: Ultzeradun kolitisak bestelako tratamenduei erantzuten ez dionean, megakolon toxikoa 24-48 ordutan sendagai bidezko tratamenduarekin hobetzen ez denean eta minbizia edo displasia dagoenean kolon osoa kentzea sendagarria da.
  • Gorotz-bakterioterapia: azken urteetan hainbat patologia gastrointestinal gorotz-bakterioterapiaren bidez tratatu dira, arrakasta handiz. Ultzeradun kolitisaren kasuak ere badaude [1].

HHG eta haurdunaldia

aldatu

Ugalkortasuna normala da. Kontrolpean dagoen ultzeradun kolitisa duten emakumeen erdiek agerraldi bat izango dute haurdun geratzean. Fetuaren pronostikoa gainontzeko populazioarenaren antzerakoa da. Tratamenduari dagokionez; kortikoide, azatioprina eta aminosalizilatoak seguruak dira eta ziklosporina eta metotrexatea ezin dira erabili. Tratamendu kirurgikoa premiazko egoeratan bakarrik erabiliko da, fetu-hilkortasuna areagotzen baitu.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Manual de Medicina Harrison. Mc Graw Hill Interamericana, 2002, 15. argitalpena.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Association 1
Idea 3
idea 3
todo 1