Kornelio Tazito

Antzinako Erromako historialari, idazle eta politikaria (c. 56 – c. 120)

Publio (edo Gaio) Kornelio Tazito (latinez: Publius Cornelius Tacitus; 56 aldean - 120 aldean), askotan Tazito deitua, Erromatar Inperioko idazle, historialari eta politikaria izan zen. Trajano enperadorearen agintaldian (98-117) idatzi zituen bere lan gehienak. Obra nagusiak Historiak eta Analak dira, zeinetan Erromako I. mendeko historiaren berri ematen den.[1]

Kornelio Tazito
Plebearen tribunoa



Erromako kontsula


pretore


Erromatar gobernadorea


Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaGalia Narbonensis, 56
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErromatar Inperioa, 120 (63/64 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Julia Agricola (en) Itzuli  (77, 78 -
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Kintiliano
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, militarra, poeta, filosofoa, biografoa, annalist (en) Itzuli, legelaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Genero artistikoahistoria

Discogs: 4499699 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Oso gutxi dakigu Tazitoren bizitza pribatuaz. Haren jaiotza egunik ere ez dakigu zehatz, 56. urte inguruan, Neronen aginte hasieran. Jaiotza lekuaz are zalantza gehiago dago, baina historialari gehienek Galia Narbonensisekoa izan zitekeela uste dute, probintzia horretako Tacitus cognomen-aren maiztasuna bide.[2]

78. urtean, Julius Agricola Britaniako kontsularen alabarekin ezkondu zen. Aitaginarrebari eskaini zion bere lan txikietako bat: Agricolaren bizitza (latinez: De vita Iulii Agricolae).

Karrera politikoa

aldatu

Administrazio lanetan hasi zen Vespasianoren garaian (6979).[1] 81 edo 82an, Tito agintean zegoela, kuestore kargua jaso zuen, eta cursus honorum-ean aurrerantz egin zuen, Domizianorekin pretoretza eskuratu arte, 88an, Ludi Saeculares izenekoen ospakizun urtean. Horien antolakuntzan parte hartu zuen, hartarako ardura zeukaten XVviri sacris faciundis elkarteko (collegium) kide legez.[2]

Seguruenik, postu militarra ere izan zuen ondoren, zeren, haren aitaginarreba Agricola 93an hil zelarik, bera Erromatik kanpora egona baitzen lau urtez.[2] Domizianoren agintalditik (81-96) onik atera bazen ere, haren tiraniaren berri eman zuen ondorengo lanetan. Nervak kontsul izendatu zuen 97an, eta Asiako prokontsul izan zen 110-113 bitartean. Ospe handia irabazi zuen hizlari gisa garai hartan.[1]

120. urtearen inguruan zendu zen.

 
Tazitoren lan guztiak, Justus Lipsiusen 1598ko edizioa. Bibliotheca Comunale, Empoli, Italia

Ikuspegi morala guztiz nabarmendu zen Tazitoren idatzietan. Gorteko giroaz arduratu zen bereziki eta psikologia erretratu zorrotzak idatzi zituen. Historiaren aurrean filosofia ezkorra erakutsi zuen eta historia lanak literatura obra bihurtzen saiatu zen.[1]

  • Dialogus de oratoribus (Hizlarien elkarrizketa, 97). Luzaro eztabaidatu zen Tazitorena ote zen, hango prosa gainerako produkzio literarioarekin bat ez zetorrela-eta. Oratoriak zer destino daukan planteatzen du, eztabaida politikoa ezinezkoa den munduan.[2]
  • De vita Iulii Agricolae (Julio Agricolaren bizitza, 98). Julio Agricolaren figuraren inguruan zentraturiko monografia da, haren pertsonarekin zerikusia duten garapen historikoei sarrera ematen diena, batez ere, erromatar armadaren buru, haren Britaniako kanpainei dagozkien bizitza zatikoak.[2]
  • Germania (99). Tratatu etnografikoa da, germaniar herrien azalpen geografikoa, eta haien herritarren sinesmenen, ohituren eta instituzioen berri ematen duena. Nervaren agintaldian idatzi zuen, Erromaren herri "barbaroekiko" harremana arazo serioa izaten hasi zenean.[2][oh 1]
  • Historiae (Historiak, 109). Tazitoren lan nagusia, Analekin batera. Berak zuzenean ezagutu zuen Flaviotar dinastiaren historia idatzi zuen; lehen lau liburukiak eta bosgarrenaren zati bat, hau da, Vespasianoren lehen bi urteei dagozkienak (69-70) baizik ez dira ezagutzen gaurko egunean.[1]
  • Annales (Analak, 117). Julio-klaudiotar dinastiari buruzkoak kontatu zituen, Neronen heriotza arte (68), garai haietako kroniketan eta agirietan oinarriturik; ez dira liburuki guztiak garai modernoetara iritsi.[1][3]

Oharrak

aldatu
  1. Joxe Azurmendiren Europa bezain zaharra. Topoi nazional eta nazionalistak Erdi Aroa eta Errenazimentua ezkero liburuko "Tazito eta germanismoa" (169-188 or.) izeneko saiakeran Tazitoren Germania-ren eskuizkribuaren historia bitxia kontatzen da.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Tazito, Publio Kornelio. Lur hiztegi entziklopedikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-4).
  2. a b c d e f Codoñer Merino, Carmen. Hitzaurrea: Tazitoren bizitza. Analak eta Historiak I, Klasikoen bilduma, eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-4).
  3. Tazito. Analak eta Historiak_I: Analak. Xabier Amuriza Zarraonaindiaren itzulpena, Klasikoen bilduma, eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-4).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 1
Idea 1
idea 1