Kosketako eskia[1] eski akrobatiko modalitate bat da, non eskiatzaileek koskaz beteriko malda malkartsu bat jaitsi behar duten, biraketa teknika, abiadura eta aireko jauziak kontuan hartzen direlarik.[2] Nazioartean, Nazioarteko Eski Federazioaren (FIS bezala ezaguna, frantsesez Fédération Internationale de Ski) Munduko Eski Akrobatiko Txapelketan eta Neguko Olinpiar Jokoetan jokatzen da.

Eskiatzaile bat kosketako eskia praktikatzen
Eskiatzaile bat kosketako eskia praktikatzen

Koskak aldapa batean sortzen diren menditxoak dira, eskiatzaileek bira zorrotzak egitean elurra bultzatzen duten heinean sortzen joaten direnak. Hau era naturalean gertatzen da eskiatzaileak malda jaisten doazen heinean, baina artifizialki eraiki ahal dira baita ere. Eratu ondoren, koska hauek normalean handitzen joaten dira, eskiatzaileek aurrekoen bide bera erabili ohi dutelako eta are eta elur gehiago mugitzen joaten direlako. Kosken tartean, sakonuneak sortu ohi dira eta eskiatzaileak bertatik pasa ohi dira. Eskiatzea bata bestearen atzetik egiten diren birak izan ohi denez, koskak elkartzen joaten dira koska aldapa bat sortu arte.

Lehiaketa

aldatu

Kosketako eskiaren lehenengo lehiaketa 1971. urtean urtean izan zen. FISek Freestyle World Cup zirkuitua sortu zuen 1980an. 1986ko lehen Munduko Txapelketa ospatu zen, eta gaur egun, zenbaki bakoitiko urteetan ospatzen da. Erakusketa kirola izan zen Calgaryko 1988ko Neguko Olinpiar Jokoetan. Neguko Olinpiar Jokoetako programa ofizialaren parte izan da 1992. urteaz geroztik.

Kosketako eskia 200 eta 270 metro arteko aldapetan egiten da, batez beste 26 gradu dituztelarik. Koskak 3,5 metroko distantziara egon ohi dira bata bestearengandik. Aldapan bi jauzi ere badaude, eskiatzaileek airean artazi ezberdinak egiteko erabiltzen dituztenak. Kirolariak lehiaketako lasterketetan jauzi horietan buruz gorako edo buruz beherako artaziak egin ahal dituzte.[3] Bikotekako modalitatea ere existitzen da, non bi eskiatzaileek bata bestearen aurka lehiatzen diren kanporaketa errondak osatuz. Galtzailea kanporatua izango da eta irabazlea hurrengo txandara pasako da azken emaitza lortzen den arte.

Puntuazioa

aldatu
 
Eskiatzaile bat jauzi bat egiten. Modalitate honetan puntuazioaren %20a dira.

Hiru arlotan banatzen da. Puntuazio gorena 30 puntu dira.

Birak egiteko modua amaierako puntuazioaren %60a da. Epaileek egindako ebaluazio teknikoa da, jaitsiera lerroaren (hasiera-amaierara iristeko lerro laburrena) bi aldeetara egindako erritmo aldaketak, teknika oldarkorra baina kontrolatua erabiliz. Eskiatzaileak eskiak gidatu behar ditu, eta ez derrapatu edo mugitzen utzi. Burua geldi egon behar da, beherantz begira. Bularra ere zuzen mantendu behar da, era naturalean. Eskuak gorputzaren aurrean posizio natural batean mantendu behar dira. Bastoia zulatzeko momentua argia eta ondo kontrolatua izan behar du.[2]

Jauziak

aldatu

Jauziek puntuazioaren %20a suposatzen dute. Puntuazioa hau bi zatitan banatzen da: egindako artaziaren zailtasuna (objektiboa) eta egindakoaren kalitatea. Jauzien artean, besteak beste, txiribueltak, begiztak, errotazioak (360º edo 720ºtakoak)...[2]

Denbora

aldatu

Azkenik, denbora puntuazioaren % 20a da. Gutxi gora behera, jaisteko abiadura 8,2 m/s da gizonen kasuan eta 9,7 m/s emakumezkoen artean.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Estilo liburua on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
  2. a b c (Ingelesez) (pdf) [http://www.fis-ski.com/mm/Document/documentlibrary/FreestyleSkiing/04/21/06/newFreestyleSkiingJudgingandScoringHandbook2014v1.1English.pdf FIS FREESTYLE SKIING GENERAL RULES FOR SCORING. ] (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
  3. «Freestyle Canada - Slopestyle, Halfpipe, Moguls, Aerial Teams» freestyleski.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Intern 1
os 19
twitter 2