Krimeako Errepublika

Errusiaren mendeko subjektu federala, 2014an eratua

Krimeako Errepublika (errusieraz: Республика Крымtranslit.: Respublika Krym; Krimeako tatareraz: Къырым Джумхуриети; ukraineraz: Республіка Кримtranslit.: Respublika Krym) partzialki aintzatetsia izan den Errusiako subjektu federala da. Krimeako penintsula ia osorik hartzen du, Sebastopolgo hiri federala izan ezik.

Krimeako Errepublika
 Errusia
Ereserkia
Krimearen ereserkia
Administrazioa
Izen ofizialaРеспубліка Крим
Qırım Cumhuriyeti
Estatu burujabe Errusia
HiriburuaSimferopol
Krimeako lehen ministroaYury Gotsanyuk (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak44°56′53″N 34°06′15″E / 44.9481°N 34.1042°E / 44.9481; 34.1042
Azalera26.081 km²
MugakideakKrasnodar kraia, Sebastopol eta Khersongo Oblasta
Punturik altuenaRoman-Kosh (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.896.393 (2022ko urtarrilaren 1a)
−38.237 (2021)
Dentsitatea72,71 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera, ukrainera eta Krimeako tatarera
Ordu eremuaMoskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europe/Simferopol (en) Itzuli
Matrikula82, 777 eta 77
crimea.gov.ru eta rk.gov.ru

Historia

aldatu

Antzina tauri izeneko zimeriar herri bat bizi zen Krimean. Eszitek bota zituzten (K.a. VIII. mendea), eta K.a. V. mendean Bosforoko Zimeriar erreinua sortu zen. Greziarren eta erromatarren mende egon zen gero. K. o. III. mendetik XIII. mendera godoak, hunoak, khazarrak, kumanak eta mongolak ibili ziren lurralde haietan, eta XV. mendean tatariar erreinu burujabe bihurtu zen: Krimeako khanerria. 1783an Errusiak beretu zuen. Penintsula osoan liskarrak izan ziren Krimeako Gerran (1853 - 1856), Errusiako Iraultzan eta bi mundu gerretan.

Krimeako gerra

aldatu

Krimeako Gerra Erresuma Batua, Frantzia, Otomandar Inperioa eta Piemonte-Sardiniaren eta Errusiako Inperioaren arteko gerra, 1853tik 1856ra bitarteko urteetan gertatu zen. Otomandar inperioan ziren kristau ortodoxoak babesteko aitzakiarekin, Nikolas I.a Errusiakoak Danubio aldeko otomandar lurraldeei eraso egiteko agindua eman zion Errusiako gudarosteari. Erresuma Batua eta Frantzia turkiarren alde jarri ziren Errusiaren zabalkundea gelditzeko. Krimeako gerrako borroka nagusia Balaklavakoa izan zen, aliatuek galdua. Gerra Parisko Itunarekin amaitu zen eta gerraren ondorioz ez zen muga aldaketarik izan.

2014ko Krimeako krisia

aldatu

Ukrainako Euromaidan mugimenduaren ondotik emandako estatu-kolpeak gatazka sortu zuen Krimean. Haren ondorioz 2014ko Krimeako krisia gertatu zen, Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsio militarrarekin. 2014ko martxoaren 14an Krimea eta Sebastopolen independentzia adierazpena egin zen, eta martxoaren 17n Krimeako herritarren gehiengoak Errusiarekin batzea onartu zuen erreferendumean. Martxoaren 18an Vladimir Putin Errusiako presidenteak emaitza hori onartu zuen, Krimea berriro ere Errusiar Federazioaren barruan sartuz.

2014ko hauteskundeak

aldatu

Irailaren 14an, Errusia Batuak, Vladimir Putin presidentearen alderdiak, irabazi zituen Krimeako eta Sebastopoleko hauteskunde legegileak. Botoen % 55 baino gehiago zenbatu ostean, alderdi ofizialistak boto-emaileen % 71tik gorako babesa lortu zuen Krimeako Parlamenturako bozetan. Errusia Batuarekin batera, Errusiako Alderdi Liberal Demokrata ultranazionalista egongo zen Parlamentuan, botoen % 8 eskuratu baitzituen, gutxieneko % 5etik gertu. Sebastopol portu hirian ere hauteskundeak egin zituzten, eta Putinen alderdiak garaipen zabala lortu zuen Errusiar Federakundeko 85 eskualdeetako baten izaera zuen lurralde horretan ere. 60.000 boto baino gehiago zenbatuta, botoen % 76tik gora Errusia Batuaren aldekoak ziren. Hauteskundeetako parte-hartzea % 50etik gorakoa izan zen[1].

Irailaren 18an, Simferopolgo tatarren batzar nagusia, edo Mejlisa hustu egin behar izan zuten, Krimeako agintarien presioari ezin eutsita. Irailaren 16an, hamabi orduz miatu zuen Poliziak egoitza, eta dokumentuak, ordenagailuko artxiboak eta islamari buruzko liburuak konfiskatu zituen, QHA Krimeako berri agentziak jakinarazi duenez. Agintariek 24 ordu eman zizkieten tatarren ordezkariei egoitza uzteko[2].

Urriaren 8an, Sergei Aksionov izendatu zuen Krimeako Parlamentuak errepublika buru. Aho batez aukeratu zuten ordura arte errepublikako jarduneko buruzagia zena[3].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 1
Idea 1
idea 1
todo 1