Krisma
Krisma da[1] Eliza katoliko erromatarrean nahiz ortodoxoan eta ekialdeko elizetan zeremonia jakin batzuetan erabiltzen den olio santu bat, izatez olio eta baltsamo nahasketa, zenbait sakramentutan erabiltzen dena.
Krisma olio ezberdinak erabili ohi dira errito katolikoetan. Gaixoen olioa, gaixotasunen bat dutenei, lasaitasuna eta kontsolamendua emateko erabiltzen dute apaizek. Kristaugaien olioa; bataioan ematen da, kristau berriak jasoko duen babes zeinu bezala. Eta Krisma Santua esaten dutena sendotzan, apaiz bilakatzeko zeremonietan, eta aldare eta elizak kontsakratzeko erabiltzen da.[2]
Krisma gordetzen da krisma-ontzi izeneko ontzi liturgiko batzuetan.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «crisma» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ Elizagipuzkoa, Comunicación. (2024-03-27). «Krisma Meza» Diócesis de San Sebastián (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ «OEH - Bilaketa - Krisma» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).