Kristina Suediakoa (1943)
Suediako Cristina printzesa (jaiotzaz Christina Louise Helena; ezkontzaz Kristina Magnuson; Solna, Stockholm, Suedia, 1943ko abuztuaren 3a) Suediako printzesa da jaiotzez, Suediako Gustaf Adolfo zenaren eta haren emazte Sibila zenaren (Sajonia-Coburgo-Gothako Sibila) seme-alabetako laugarrena. Jaiotzez, Bernadotteko Errege Etxeko eta Suediako monarkia familiako kidea da, beraz, Carl XVI.a Gustaf Suediako erregearen arreba ere bada. Bere gorentasun errealaren tratamendua izan zuen, 1974an ezkontza morganatikoa egin zuen arte.
Kristina Suediakoa (1943) | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Haga jauregia, 1943ko abuztuaren 3a (81 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Familia | |
Aita | Prince Gustaf Adolf, Duke of Västerbotten |
Ama | Princess Sibylla of Saxe-Coburg and Gotha |
Ezkontidea(k) | Tord Magnuson (en) (1974ko ekainaren 15a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | House of Bernadotte (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Franska Skolan (en) |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata eta filosofoa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Bizitza
aldatuKristina 194an jaio zen Stockholmeko Haga Jauregian, eta Suediako Gustavo Adolfo printzearen eta haren emazte Saxonia-Coburgo-Gothako Sibila printzesaren laugarren haurra izan zen. Suediako Gurutze Gorriko presidentea izan zen bederatzi urtez, 1993tik 2002ra. Lan horregatik jaso zuen 2005ean Henri Dunant Domina.[1] Bere ilobaren amabitxia da, Madaleine Suediako printzesarena.
2010ean bularreko minbizia diagnostikatu zioten, eta gainditu egin zuen. 2016an leuzemia kronikoa diagnostikatu zioten.[2]
Kristina Suediako printzesa bizitza publikotik erretiratu zen bere 75. urtebetetze egunean.[3]
Ezkontza eta ondorengoak
aldatu1961ean Tord Gösta Magnuson (1941) ezagutu zuen Stockholmen bazkari batean. 1974ko otsailaren 1ean iragarri zuten konpromisoa. Tord Magnuson Devisa ABko zuzendari kudeatzailea izan zen, eta Maurizioko Errepublikako kontsul nagusi ere aritu zen Stockholmen. 1974ko ekainaren 15ean ezkondu ziren, Stockholmeko Errege Jauregiko Elizan. Ezkontza morganatikoaren ondorioz, Errege Gorentasunaren tratamendua galdu zuen, eta, harrezkero, Kristina printzesa izenez ezagutzen da, Magnuson andrea. Hiru haur izan zituzten:
- Carl Gustaf Victor Magnuson (1975eko abuztuaren 8an jaioa).
- Tord Oscar Frederik Magnuson (1977ko ekainaren 20an jaioa).
- Victor Edmund Lennart Magnuson (1980ko irailaren 10ean jaioa).
Tituluak eta tratamenduak
aldatuOhorezko goraipamenak
aldatuOhorezko aipamen suediarrak
aldatu- Serafinen Ordenako dama (1952/03/22).
- Carl XVI.a Gustaf Suediako erregearen Errege Ordena Familiako kidea (1973).
- Carl XVI.a Gustaf Suediako erregearen berrogeita hamargarren urteurreneko oroitzapenezko domina (1996/04/30).
- Carl printzearen domina (2002/12/01).[4]
- Victoria printzesa oinordekoa Daniel Westlingekin lotu izanaren oroitzapenezko domina (2010/06/19).
- Rubi Jubileuaren Oroitzapenezko Domina Carl XVI.a Gustaf erregearena (2013/09/15).[5]
- Carl XVI.a Gustaf Suediako erregearen hirurogeita hamargarren urteurrenaren oroitzapenezko domina (2016ko apirilaren 30a).
- Maila Bereziko Erregearen Domina distiratsuekin eta urrezko katearekin (2021eko urriaren 20a).[6]
- Carlos XVI Gustavo Erregearen Urrezko Jubileuaren Oroitzapenezko Domina (2023komirailaren 15a).
Atzerriko ohorezko goraipamenak
aldatu- Elefantearen Ordenako dama (Danimarkako Erresuma, 1973ko urtarrilaren 16a).
- Belatzaren Ordenako gurutze handiko dama (Islandia, 1985eko irailaren 16a).
- Kristoren Ordenako gurutze handiko dama (Portugalgo Errepublika, 1991ko maiatzaren 15a).
- San Olaf Ordenako gurutze handiko dama (Norvegiako Erresuma, 1992ko maiatzaren 12a).
- Italiako Errepublikako Merituaren Ordenako gurutze handiko dama (Italiako Errepublika, 1998ko maiatzaren 5a).
- Koroa Baliotsuaren Ordenako kordoi handiko dama (Japoniako Estatua, 2000ko maiatzaren 29a).
- Alemaniako Errepublika Federaleko Merituaren Ordenako gurutze handiko dama (Alemaniako Errepublika Federala, 2003ko amiatzaren 20a).
- Ohorezko Legioaren Ordenako komendadorea (Frantziako Errepublika, 2004ko uztailaren 15a).
- Koroaren Ordenako Gurutze Handiko Dama (Herbehereetako Erresuma, 2022ko urriaren 11).
- Arrosa Zuriaren Ordenako Gurutze Handiko Dama (Finlandiako Errepublika, 2024ko apirilaren 23a).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Kungahuset. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiburcio, Núria. (2016-10-14). «Duro golpe para los Bernadotte: la princesa Cristina de Suecia sufre leucemia» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fair, Vanity. (2018-08-03). «La princesa Cristina de Suecia se retira de la vida pública el día de su 75º cumpleaños» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
- ↑ (Suedieraz) «Prinsessan Christina, Fru Magnuson» www.kungahuset.se (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
- ↑ «Europa Press - Agencia de noticias» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
- ↑ Sidan du försökte nå finns inte. .[Betiko hautsitako esteka]