Kufikoa arabiera idazteko erabilitako alfabetoek izan duten kaligrafia formarik zaharrena da, nabatear alfabeto zaharraren aldaera bat. VII. mendearen bukaeraren inguruan garatu zen, Kufa hirian (gaur egungo Irak; hiri horretatik datorkio izena) eta beste gune batzuetan.[1] XI. menderaino, Korana idazteko erabilitako alfabeto nagusia izan zen.[1] Hilarrietan eta eraikuntzetan ere asko erabili zen. Ezagutzen diren Koranaren kopia zaharrenak idazkera kufikoan daude idatzita.[2]

Idazkera kufikoan idatzitako Koranaren orria (Iran, XI. m.)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Arabic scripts», British Museum.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Bibliografia

aldatu
  • Wolfgang Kosack: Islamische Schriftkunst des Kufischen Geometrisches Kufi in 593 Schriftbeispielen. Deutsch - Kufi - Arabisch. 380 Seiten. Verlag Christoph Brunner, Basel 2014, ISBN 978-3-906206-10-3.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES