Lê Ðức Thọ
Lê Ðức Thọ —jaiotza-izena: Phan Đình Khải— (Nam Ha, Vietnam, 1911ko urriaren 14a - Hanoi, 1990eko urriaren 13a) politikaria izan zen. Indotxinako Alderdi Komunista sortu zuen 1930ean, eta handik gutxira atxilo hartu zuten, baina Txinara ihes egitea lortu zuen 1940an. Vietminhen ordezkaria izan zen 1949az geroztik, eta gerrillako estatu goreneko buruzagia 1966tik aurrera. Vietnamen ordezkaria izan zen 1968-1973 urteetan, hots, bake negoziazio garaian. 1973an Bakearen Nobel saria jasotzeari uko egin zion, Henry Kissinger, Estatu Batuetako politikaria, saria jasotzeko izendatua izan baitzen. Vietnamgo Alderdi Komunistako idazkaritza nagusira eta politburoko partaide izatera iritsi zen 1976an.
Lê Ðức Thọ | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hà Nam (en) , 1911ko urriaren 14a |
Herrialdea | Vietnam |
Bizilekua | Ho Chi Minh Hiria |
Heriotza | Hanoi, 1990eko urriaren 13a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Vietnamera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, militarra eta iraultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | erlijiorik eza |
Alderdi politikoa | Vietnamgo Alderdi Komunista |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu