LSD (Lysergic acid diethylamideren akronimoa), LSD-25, lisergida edo azido lisergikoaren dietilamida[1] droga psikodeliko ia-sintetikoa da, ergolina familiakoa. Kontzientziaren egoerak eraldatzen ditu, esperientzia mistikoarekin nahiz eskizofreniarekin parekatu izan direnak. Lagunartean, azido edo tripi (ingelesezko tripetik, "bidaia") izenak hartzen ditu.

LSD
Formula kimikoaC20H25N3O
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CCN(CC)C(=O)[C@H]1CN([C@@H]2CC3=CNC4=CC=CC(=C34)C2=C1)C
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno, oxigeno eta karbono
AurkitzaileaAlbert Hofmann
Aurkitze data1948
Motatryptamines (en) Itzuli eta phenethylamine (en) Itzuli
EstereoisomeroaL-lysergide (en) Itzuli eta isolysergic acid diethylamide (en) Itzuli
Masa molekularra323,199762 Da
Erabilera
Elkarrekintza5-hydroxytryptamine receptor 1A (en) Itzuli, 5-hydroxytryptamine receptor 2A (en) Itzuli, 5-hydroxytryptamine receptor 2B (en) Itzuli, 5-hydroxytryptamine receptor 2C (en) Itzuli eta 5-hydroxytryptamine receptor 6 (en) Itzuli
Hartzeko bideamihipeko emate
HaurdunaldiaUS pregnancy category C (en) Itzuli
Rolahaluzinogeno
Identifikatzaileak
InChlKeyVAYOSLLFUXYJDT-RDTXWAMCSA-N
CAS zenbakia50-37-3
ChemSpider5558
PubChem5761
Reaxys94179
Gmelin6605
ChEMBLCHEMBL263881
EC zenbakia200-033-2
ECHA100.000.031
MeSHD008238
UNII8NA5SWF92O
KEGGC07542
PDB Ligand7LD

Jatorria

aldatu

Albert Hofmann suitzar kimikariak sustantzia hau lehenengo aldiz 1938. urtean sintetizatu zuen, eta 1943. urtean nahi gabe LSDaren efektuak aurkitu zituen.

Sandoz laborategiak aurkeztu zuten LSDa psikiatrian erabiltzeko droga gisa. 1950 eta 1960eko hamarkadetan hainbat psikiatrek eta psikoanalistek droga honi etorkizun handiko agente terapeutiko iritzi zioten. Hala ere, LSDa jolas-droga erabiltzen hasi zenez, eztabaida politikoa sortu zen, eta sustantzia zelan edo halan erabiltzea debekatzea erabaki zuten.

Efektuak

aldatu

LSDaren efektuak aldagarriak dira, eta faktore hauen araberakoak: hartzen den kantitatea, pertsonaren tentua, ingurunea, pertsonalitatea, eta pertsonaren espektatibak. Pertsona batzuk euforia sentitzen dute droga hau kontsumitzerakoan eta beste batzuk izugarrizko beldurra. Esperientzia txarra bada, 'bidaia txarra' esaten da.

Honako hauek efektu ohikoak dira: umetokia uzkurtzea, herstura, loezina, parestesia, euforia, hiperreflexia, sinestesia, hiperestesia, transpirazioa, hipotermia, sukarra eta oharpenaren aldaketak denboran eta lekuan, baita tentu aldaketa ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala. Hiztegia. .

Kanpo-estekak

aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Idea 1
idea 1