La casa de Bernarda Alba
La casa de Bernarda Alba ("Bernarda Albaren etxea") hiru ekitalditan banatutako antzezlana da, Federico García Lorcak idatzitakoa, antza denez 1936an, eta 1945ean estreinatutakoa Buenos Airesen.
La casa de Bernarda Alba | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Federico García Lorca |
Argitaratze-data | 1945 |
Estreinaldi-data | 1940ko martxoaren 8a |
Izenburua | La casa de Bernarda Alba en chino |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | drama |
Hizkuntza | gaztelania |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Antzezlan honek Bernarda Albaren istorioa kontatzen du, 60 urterekin bigarren aldiz alargundu ostean hurrengo 8 urteetan goitik-behera doluz jantzita bizitzea erabakitzen duena. Pertsonaiaren ezaugarririk nabarmenena haren erlijio-fanatismoa izan daiteke. Berarekin batera bost alaba bizi dira, Angustias, Magdalena, Amelia, Martirio eta Adela. Emakumeen abizena sinbolikoa da eta sexu-garbitasuna adierazten du. Bestela, lan osoan zehar gizonezko pertsonaiarik ez da agertzen eszenatokian.
Funtsean lan honetan bi ideologia ezberdinen arteko borroka gertatzen da: Bata, autoritarioa, Bernardaren partez egina. Bestea, askatasunarena, Adela, Martirio eta Maria Josefaren partez egina.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Antzezlan osoa "on-line"