La resa dei conti
La resa dei conti, 1967an Sergio Sollimak zuzendutako spaghetti western azpigeneroko film bat da. Tomás Miliánek Cuchilloren paperean egin zituen bi filmeetatik lehena da. Hurrengoa, Corri, uomo, corri da.
Istorioa
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Jonathan Corbett (Lee Van Cleef) sheriffak, bere postua uzten du "Cuchillo" (Tomas Milian) ezizenez ezagutzen den mexikar gazte baten atzetik joateko, hamabi urteko neskato txiki bat bortxatzea leporatzen zaiona. Aiztoarekin azkarra da Cuchillo, eta harrapatzeko zaila, eta, beraz, bere jazarpena, luzea eta zaila da. Baina, gaizkile honen harrapaketa aurrera doan heinean, sheriffa, neskato hura bortxatu zuena Cuchillo ez dela ohartzen joaten da, baizik eta amerikar aberats bat...
Aktoreak
aldatu- Lee Van Cleef: Jonathan Corbett
- Tomas Milian: Manuel 'Cuchillo' Sanchez
- Walter Barnes: Brokston
- Fernando Sancho: Segura kapitaina
- Nieves Navarro: Alarguna
- Gérard Herter: Barone von Schulenberg
- María Granada: Rosita Sanchez
- Roberto Camardiel: Jellicoe
- Ángel del Pozo: Chet Miller
- Luisa Rivelli: Prostituta
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)Trailerra Youtuben
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |