Lactarius subdulcis
Lactarius subdulcis Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan liteke, baina zapore mikatz samarra du.
Lactarius subdulcis | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius subdulcis Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldu egiten da eta ondoren erdian hondoratua, eta hor titi txiki bat izaten du. Ertza inkurbatua, mehea, izurtua eta, batzuetan, ildaskatua. Kolore arre-gorrixka du azalak, gibelaren kolorearen antzekoa. Ez du eremu zirkularrik, baina zain erradial batzuk egon daitezke tiriaren inguruan.
Orriak: Dekurrenteak, meheak eta estu, krema kolorea dute eta gero okre-laranja, orban marroiekin hautsitako eremuetan.
Horri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Mehea, estuagoa eta kurbatuagoa beheko aldean, kapelaren kolore berekoa, baina krema kolore gehiagorekin goialdean eta oinarrian tomentu zurixka batez estalia, azpiko tonua ilunagoa du.
Haragia: Kapelaren diskoan baino ez du lodia eta kotoiaren antzekoa oinean. Zuria da eta gero arrosa bihurtzen da. Zimitz usaina du eta zapore gozoa, baina erregistro mikatzarekin. Kolorez aldatzen ez den esnea du, lehenbizi gozoa eta gero oso mikatza.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Subdulcis epitetoa latinetik dator, pixka bat, esan nahi duen "sub" hitzetik eta gozo, esan nahi duen "dulcis" hitzetik. Latexaren zaporeagatik.
Jangarritasuna
aldatuBaliorik gabeko jangarria, hobe ez jasotzea.
Nahasketa arriskua
aldatuLactarius quietus delakoarekin, hau marroi argia edo matea da. Lactarius blennius espeziearekin, hau grisaxkagoa da. Lactarius hepaticus, honek koniferoetan irteten du. Lactarius decipiens, honen latexa zuria da eta hamar minutura hori bihurtzen da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, batez ere pagoetan.[3]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Japonia, Errusia, Australia, Jamaika, Ipar Amerika eta Himalaiako mendikatea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 149 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 90 or. ISBN 84-282-0865-4..