Lamiaceae
Lamiaceae edo lamiazeoak (lehen Labiatae edo, deskriptiboak izaterakoan, ezpaindunak[1]) landare loredunen familia bat da. 210 generotik 236ra[2] deskribatuak izan dira (ikus azpian) eta 6.900etik[3] 7.200ra[2] espezie dauzka.
Lamiaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae Martynov eta Martinov, 1820 |
Generoak | |
Ikus testua
|
Lamiaceae ia landare kosmopolitak dira, baina gehienbat eskualde mediterraneoetan egoten dira presente.
Deskripzioa
aldatuLamiaceae gehienak belarkarak dira, nahiz eta zuhaixka, zuhaitz eta igokari bakan batzuk ere egon.
Aurkako hosto bakunak, ebakidura laukiko zurtoina eta bertizilo laburretan elkartuta dauden lore ezpainbikoak dituzte.
Olio usaintsuak dituztenez, sukaldaritzan, medikuntzan edo lurringintzan erabiltzen dira eta bere baitan erromeroa, izpilikua, oreganoa, etab. hartzen dituen Lamiaceae familia osatzen dute.
Generoak
aldatuHurrengo zerrenda honetan 2004an deskribatutako 236 genero agertzen dira[2]. * batekin agertzen direnak lan horretan aipatutakoak dira. 2004tik aurrera sartutako generoak + zeinu batekin agertzen dira. Beste guztiak bertan daude historikoki hemen sailkatu direlako edo dudak daudelako bere sailkapenarekin. Ziurenik Adelosa generoa ez da existitzen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
- ↑ a b c (Ingelesez) Raymond M. Harley, Sandy Atkins, Andrey L. Budantsev, Philip D. Cantino, Barry J. Conn, Renée J. Grayer, Madeline M. Harley, Rogier P.J. de Kok, Tatyana V. Krestovskaja, Ramón Morales, Alan J. Paton, and P. Olof Ryding. (2004). «Labiatae» in Klaus Kubitzki The Families and Genera of Vascular Plants. VII Heidelberg: Springer-Verlag: Berlin, 167-275 or. ISBN 978354040593..
- ↑ Vernon H. Heywood, Richard K. Brummitt, Ole Seberg, and Alastair Culham. Flowering Plant Families of the World. Ontario: Firefly Books ISBN 978155407206..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lamiaceae |