Lankide:Oortega013/Proba orria

Ume jaioberria eta ama, erditze ostean.
Erditze baginala. Jaioberriaren burua ateratzen.

Erditzea haurdunaldiari amaiera ematen dion prozesua da. Prozesu honek barne hartzen ditu emakumea erditze-uzkurdurekin hasten denetik, haurra umetokitik irteten den arte jazotzen diren aldaketa fisiologiko guztiak[1]. Bagina-erditze prozesuan hiru fase bereiz daitezke: ezabatzea eta utero-lepoaren dilatazioa, umearen jaitsiera eta jaiotza, eta azkenik, karenaren edo plazentaren kanporaketa. Erditzean, oso ohikoa da farmakoak erabiltzea, bai mina murrizteko helburuarekin (medikamentu anestesikoak), bai plazentaren kanporatzean atzerapen larriak egoten direnean horri aurre egiteko (oxitozina). Dena den, erditze seguruena naturaltasunez garatzen dena da, alegia, kanpo-eragile zein esku-hartzerik behar ez duena[2]. Hala ere, badaude arrisku handiko haurdunaldiak ere. Horrelakoetan, amaren bizia zein haurrarena jokoan egon daitezke, eta jaiotza zesarea bidez egiten da: umea sabelaldean egiten den ebaki kirurgiko batetik kanporatzen da.

Erditze motak

aldatu

Erditze baginala

aldatu

Erditze baginalean, umea amaren baginatik ateratzen da, laguntza teknologiko gutxirekin eta farmakorik gabe[3]. Erditze mota honetan, gehienetan emakumea etzanda egoten da, oinak ipurmasailen parean kokatuta. Erditze-metodo hori eztabaidatu egin da, ama bertikal kokatzen bada umearen irteera errazten baita, grabitatearen ondorioz. Gainera, etzanda hainbat arazo sor daitezke, hala nola, fetuaren sufrimendua edota zoru pelbikoaren urradura.


Erditze baginal instrumentala

aldatu
 
Forcepsarekin lagundutako erditzea.

Askotan, zailtasunak agertzen direlarik, erditze baginala ezinezkoa da. Horrelakoetan, lanabes espezifikoak behar dira forzepsa adibidez. Lanabes horren bidez, umekiaren burua heldu eta ateratzen saiatuko da medikua.

Zesarea

aldatu

Zesarea egiten denean, umekia ez da amaren baginatik ateratzen, baizik eta sabelean egiten den ebakian zehar[4].

Erditzearen hasiera

aldatu

Emakumearen erditzea azken hilekotik 37 eta 42 astera gertatzen da. Erditzearen hasiera ezberdina da emakumearen arabera, baina erditzearen hasiera hori iragartzen duten seinaleak nahiko ohikoak dira haurdun guztietan: umetokiko espasmoen agerpena hamar minutu baino gutxiagoko maiztasunaz, presio pelbikoaren handitzea eta gernu-maiztasuna, umetoki-lepoko muki-tapoiaren kanporaketa eta likido amniotikoa inguratzen duten mintzen apurketa, zeinak odol jarioa ere ekar dezakeen[5].


Erditze-faseak

aldatu

Erditzean lau fase bereizten dira: erditze aurreko fasea, dilatazioa, umekiaren kanporatzea eta erditzea.

 
Erditze-faseak.

Erditze aurreko fasea ez dago zehaztuta, baina horren hasiera sintoma eta seinale jakin batzuekin batera gertatzen da. Sintoma horien barnean daude umetokiaren uzkurdura, muki-tapoiaren kanporaketa eta pelbisean minaren agerpena. Hasten denetik amaitzen denera arte bi aste iraun dezake erditze aurreko faseak eta umetokiaren dilatazioarekin bukatzen da[6].

Lehenengo fasea bukatuta, emakumea dilatazio-fasean sartuko da. Fase horretan, umetoki-lepoaren dilatazioa gertatzen da[7]. Dilatazioa hasten denean, umetoki-lepoko uzkurdurak agertzen hasten dira 3-15 minutuan behin eta 30 segundoko iraupenarekin. Denborak aurrera egin ahala intentsitatea handitzen da. Fase horren iraupena ezberdina da emakumearen arabera, dilatazioa osoa denean (gutxi gorabehera 10 cm-ko dilatazioa) amaitzen da. Dilatazio osoa lortzen denetik umekiaren kanporaketa gertatu arteko denbora txikia da. Hirugarren fase horretan, umekia umetokitik kanpoaldera ateratzen da, nahi gabeko umetokiaren uzkurdurei eta amaren sabel-uzkurdurei esker.

Azken fasea, erditze fasea, plazenta, zilbor-hestea eta mintzak kanporatzean hasten da[5]. Normalean, 5 minutu eta 30 minutu artean irauten du. Erditzea bukatutzat ematen da emakumea erabat sendatzen denean.

Fisiologia

aldatu

Badirudi umetokiko uzkurdurak prostaglandinen kontzentrazioaren igoerak eta oxitozinen hartzaile kopuruaren igoerak eragiten dituztela. Amniosek eta korionek azido arakinodikoetan metabolizatzen diren fosfolipidoak ekoizten dituzte. Azido horietatik prostaglandina I (PGI) eta F (PGF) sintetizatzen dira, zeinen kontzentrazioa handituz doan erditzean zehar. Azken finean, erditze aurreko fasean gertatzen diren aldaketa biokimikoek miometrioa molekula inhibitzaileez (progesterona, prostaziklinak, relaxina, oxido nitrikoa) babesteko helburua dute. Bestalde, umetokia oxitozina eta prostaglandina aktibatzaileek estimulatzen dute[8].


Erditze-orgasmoak

aldatu

Erditze-orgasmoen eztabaida literatura zientifikotik at egon den arren, zenbait talde feminista gai honen inguruko informazioa biltzeaz arduratu dira, erditzean zehar orgasmoak izaten dituzten emakumeak badaude eta[9][10]. Izan ere, erditzean eta orgasmoetan gertatzen diren zenbait prozesuk antzekotasun handiak dituzte. Bi gertaeretan, muskulu askoren nahigabeko uzkurdurak gertatzen dira, orgasmoan endorfinak askatzen dira, oxitozina hormonaren parekideak direnak eta erditzearen mina arintzen laguntzen dutenak.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Parto: MedlinePlus en español. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  2. (Ingelesez) «RHL» apps.who.int (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Parto natural» www.kidshealth.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  4. (Ingelesez) «JAMA – The Latest Medical Research, Reviews, and Guidelines» jama.ama-assn.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  5. a b (Ingelesez) «http://web.archive.org/web/http://ymghealthinfo.org/content.asp?pageid=P05988» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  6. Pritchard J, MacDonald P, Gant N (2001). Williams Obstetricia (20ª edición). Madrid: Editorial médica panamericana.
  7. Trabajo de parto y parto - Falsa labor. 2009-12-04 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  8. Artículos: Obstetricia. 2008-03-02 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  9. Casilda Rodriganez Bustos » PARTO ORGÁSMICO: TESTIMONIO DE MUJER Y EXPLICACIÓN FISIOLÓGICA. 2009-08-29 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  10. Orgasmic Childbirth. 2008-05-09 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  NODES
Idea 1
idea 1
todo 1