Larizio pinu

Pinus generoko espeziea. 40 m-raino hazten da, eta azikulak binaka hazten dira. Mediterraneoa inguratzen duten eskualdeetan hazten da

Larizio pinu Pinaceae familiako Pinus nigra espeziearen izen arrunta.

Larizio pinu
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
GeneroaPinus
Espeziea Pinus nigra
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakPinus nigra wood (en) Itzuli

Kono-itxura biribila du zuhaitzak, eta zuhaitz hostoiraunkorra da. Kareharrizko lurzoruak ditu gustuko. Tamaina handiko zuhaitza da, 20-55 m-koa. Enborraren azala zuria edo errauts-kolorekoa da, eta zartadura gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala. Hosto orrazkarak ditu, berde ilunak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binakako taldeetan antolatzen dira. Maiatza-ekainean agertzen dira pinaburu eta polen-kono txikiak. Zura nahiko malgua du, eta erretxina dezente izaten du. Urte askoan bizi da (1.000 urteraino). Jaengo Sierra Quesadako ale batzuek, adibidez, Espainiako pinu zaharrenetakoak dira.

Europaren hegoaldean, Espainiatik hasi eta Krimearaino, eta Asia Txikian, Zipren eta Afrikaren ipar-ekialdeko Atlas mendietan bizi da, baina Turkian daude espezie honetako komunitate handienak. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki liteke, baina ohikoagoa da 250-1.600 m bitartean ikustea.

Pinus nigraren polen-konoa

Bi azpiespezie ditu, hiruna aldaera dituztenak[1]:

  • Pinus nigra subsp. nigra. Austria eta Italiatik hasi Krimea eta Turkiaraino.
    • Pinus nigra subsp. nigra var. nigra
    • Pinus nigra subsp. nigra var. caramanica
    • Pinus nigra subsp. nigra var. pallasiana

Erreferentziak

aldatu
  1. Johnson, Owen eta More. (2006). Collins Tree Guide. Omega ISBN 978-84-282-1400-1..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 5