Laterango Itunak (edo Latrango Itunak) 1929. urteko otsailaren 11n sinatu zituzten Italiako Erresumaren (1861-1946) eta Egoitza Santuaren artean.

1870. urtera arte Aita Santuak gobernatutako Aita Santuen Lurraldea Italiak bereganatuta zuen, Italiako Bateratze prozesuan, eta ondorioz Aita Santua eta Egoitza Santua italiarren menpe zeuden. 1929ko Itunetan subiranotasuna berrezarri zuten Erromako eremu batek osatzen zuen Estatuarentzat, beraz, Eliza Katolikoarentzat ere bai.

Egoitza Santuaren izenean Pietro Gasparri kardinalak jardun zuen negoziazioetan, eta Benito Mussolini lehen ministroak Italiako Viktor Emanuel III.a erregearen izenean.

Hiru itun egin zituzten:

  • Egoitza Santuaren independentzia eta subiranotasuna aitortuz, Vatikano Hiriko Estatua sortu zuena
  • Italiako Gobernuaren eta Elizaren arteko harremanak zehaztu zituen konkordatua
  • Egoitza Santuari 1870. urteko galerak berdintzeko finantza-hitzarmena

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES