Le Havre

Frantziako udalerria

Le Havre Frantziako ipar-mendebaldean dagoen kostaldeko hiria da. Mantxako kanalean kokatuta dago, Sena ibaiaren bokalearen eskuinaldean. Itsas Senako suprefetura dagokio.

Le Havre
Le Havre
Frantziako udalerria
Administrazioa
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaAgglomeration community of Le Havre
AlkateaÉdouard Philippe
Izen ofizialaLe Havre
Le Havre-Marat
Jatorrizko izenaLe Havre
Posta kodea76600, 76610 eta 76620
Geografia
Koordenatuak49°29′39″N 0°06′29″E / 49.4942°N 0.1081°E / 49.4942; 0.1081
Map
Azalera46,95 km²
Altuera2 m, 0 m eta 105 m
MugakideakHarfleur, Fontaine-la-Mallet, Gonfreville-l'Orcher, Montivilliers, Octeville-sur-Mer eta Sainte-Adresse
Demografia
Biztanleria166.058 (2021eko urtarrilaren 1a)
228 (2020)
alt_left 90.018 (%54,2) (%48,3) 80.129 alt_right
Dentsitatea3.537 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia39
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMagdeburg, Dalian, Amsterdamgo portua, San Petersburgo, Southampton, Tampa, Aydın, Überherrn, Campeche, Pointe-Noire eta Trieste
lehavre.fr

Historia

aldatu

Hiria 1517an sortu zen, eta herrialdearen nekazaritza-aberastasunak ekarri zion garapena. Richelieu kardinalak eta Sébastien Le Prestre de Vaubanek gerrako portu bihurtu zuten. XIX. mendeko merkataritza-jarduerak eraginik, hazaldi bikaina izan zuen. Bigarren Mundu Gerran, portua erabat suntsitua eta hiria jota gertatu ziren. Gaur egun, itsasontzirik handienak ere sar daitezke, orduz geroztik egindako lanei esker.

      Datu klimatikoak (Le Havre)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6 6 8 10 13 16 18 18 17 13 9 7 12
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3 3 5 7 10 12 15 15 13 11 7 5 9
Iturria: Weatherbase[1]

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
20 620 19 000 19 482 20 768 23 816 25 618 27 154 31 325 56 964
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
64 137 74 336 60 055 85 825 92 068 105 867 112 074 116 369 119 470
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
130 196 132 430 136 159 163 374 158 022 165 076 164 083 106 934 139 810
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
185 029 205 236 217 882 199 388 195 854 190 905 - - -


Ondasun nabarmenak

aldatu

Hiriko erdigunea aipagarria da, Bigarren Mundu Gerraren ostean August Perret hirigileak berreraikia. Fatxaden akabera-material gisa hormigoia erabili zen eskuarki. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2005ean.

Ekonomia

aldatu

Atlantikoan zeharreko joan-etorri gehien duen Frantziako portua da; merkataritza-jarduerari dagokionez, berriz, Frantziako bigarrena (53.960.000 tonako sartu-irtena 1983an) eta Europako hirugarrena. Produktu tropikalez gainera, hidrokarburoak sartzen dira, batez ere; hala Petit-Couronne, Port-Jérôme eta Gonfrevilleko findegiak nola Parisko eskualdeak petroliobide bidezko lotura dute Le Havrerekin. Hiria ere industria handiz horniturik dago: itsasontzigintza, eraikuntza mekanikoak, petrokimika-industriak eta zurgintza.

Hezkuntza

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Le Havrek hona hiri senidetuak ditu:[2]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
admin 1
COMMUNITY 1
Idea 1
idea 1
INTERN 1