Le Voyage dans la Lune
Le Voyage dans la Lune (euskaraz: «Ilargirako Bidaia») 1902ko Georges Méliès frantziar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktorearen fantasia eta zientzia-fikziozko film bat da. Jules Verne idazlearen Lurretik Ilargira eta Ilargiaren Itzulinguruan eleberrietan oinarritua dago, bai eta 1901eko H. G. Wells idazlearen First Men in the Moon ("Lehengiziko Gizakiak Ilargian") eleberrian ere. Bertan, Georges Méliès, Bleuette Bernon, François Lallement eta Henri Delannoy aktoreek antzeztu zuten.
Le Voyage dans la Lune | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Georges Méliès |
Argitaratze-data | 1902 |
Izenburua | Le Voyage dans la Lune |
Jatorrizko hizkuntza | baliorik ez frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, eleberri batean oinarritutako filma, film mutua eta film komikoa |
Iraupena | 16 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Lurretik ilargira Around the Moon (en) The First Men in the Moon (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Georges Méliès |
Gidoigilea(k) | Georges Méliès |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Georges Méliès |
Konpainia ekoizlea | Star Film Company (en) |
Edizioa | Georges Méliès |
Ekoizpen-diseinatzailea | Georges Méliès |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Georges Méliès |
Argazki-zuzendaria | Lucien Tainguy (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Jehanne d'Alcy (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ilargia |
Bideoa | YouTube |
Film hau zinemaren historiako lehenbiziko zientzia-fikziozko filma izan zen.
Argumentua
aldatuSei astronauta edo espazio-bidaiari ausartek espazio-kapsula baten barnean Lurretik Ilargira bidaiatuko dute.
Atalak edo koadroak
aldatuXX. mendeko hasierako zine guztian bezala, film hau antzerkia eszenaratzeko erabiltzen ziren lege espazialetara mugatzen da, hau da, koadro estatikoen segidak baino ez ziren. Hala, pertsonaiak alboetatik sartzen eta irteten ziren, eremu sakontasunik ia ez zegoen, kamera geldirik mantendu ohi zen, antzoki batean eserita dagoen ikuslearen antzera ikusteko produktuak ziren.[1]
Le Voyage dans la Lune zinearen historiako lehen super ekoizpenetako bat izan zen. Ondorengo sekuentzia edo koadrotan antolatua dago:[2]
- Astronomo talde batek ilargira bidaia egitea planeatzen du.
- Bala formako ontzi bat eraikitzen dute.
- Lantzamendua prestatzen dute.
- Kainoi batekin egiten dute lantzamendua.
- Ontziak ilargiaren begian lurreratzen da.
- Bidaiariak ontzitik irten eta Lurra ikusten dute urrutira. Eztanda bat gertatzen da. Lotara etzaten dira eta kometan bat pasatzen ikusten dute. Emakume arpegidun izarrak agertzen dira emakumeez populatutako beste espazioko elementu batzuekin batera. Elurra botatzen hasten da.
- Bidaiariak haitzulo batetik sartzen dira eta gauza miresgarriak ikusten dituzte: perretxiko erraldoi baten berehalako ernetzea. Estralurtarrak agertzen dira karramarro oskol batzuekin jantzita eta bidaiaren atzetik doaz segika.
- Harrapatzen dituzte eta gorte moduko batera eramaten dituzte. Ihes egitea lortzen dute.
- Ihesaldian borroka bat gertatzen da.
- Bidaiariak amildegi baten ertzean dagoen ontzira iristen dira eta bertan sartzen dira.
- Ontzia Lurreko itsasora erortzen da eta hondoratzen da. Azalera irteten da berriro eta itsasontzi batek lurrera atoatzen du.
Aktoreak
aldatu- Georges Méliès: Barbenfouillis irakaslea
- Bleuette Bernon: Febe, ilargiaren jainkosa
- François Lallement: Marineen ofiziala
- Henri Delannoy: suziriaren kapitaina
- Jules-Eugène Legris: desfileko liderra
- Victor André, Delpierre, Farjaux, Kelm eta Brunnet: sei astronauta edo espazio-bidaiariak
- Châtelet antzokiko ballet dantzariak: izarrak
- Folies Bergère kabareteko akrobatak: selenitak
Iruditegia
aldatu-
Le Voyage dans la lune
-
Hasierako kredituak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Harkaitz, Cano. (2008). Zinea eta literatura. Begiaren ajeak. Elkar, 26 or. ISBN 978-84-9783-652-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez Noriega, José Luis. (2018). Historia del Cine. Alianza, 232 or. ISBN 978-84-9181-203-6..