Lehen laguntza, batzuetan lehen sorospena ere bai, gaixotasuna edo zauria duenari hasierako laguntza ematea da.

Lehen laguntzaren ISO ikurra.
Lehen laguntza

Oinarrizko arauak, istripua izanez gero

aldatu
  1. Babestu gertaeraren tokia: eten argindarra eta erregai-hornidura, estali zuloa, eta abar. Ondo begiratu inguruan, desaktibatu istripuaren zergatiak, segurtasuna berreskuratu arte. Bizkor baina histerismorik gabe.
  2. Mediku eta sorospen zerbitzuei deitu eta zehatz-mehatz azaldu zer jazo den eta non.
  3. Biktima sorotsi. Ahal dela lasaitu eta kontsolatu, eta bere nagusiari edo etxekoei abisua eman. Kontzientzia, arnasa eta pultsuari erreparatu beharko zaie, ordena horretan.

Eskuak tartean dauden istripuetan

aldatu

Eskuak, gizakiontzat hain funtsezkoak izanik, sarritan topatzen dira arriskutan hainbat egoeratan: makinak edo tresnak gaizki erabiltzeagatik, objektu zorrotzak maneiatzeagatik (aiztoak, esku-zerrak, baina baita ere pieza ertz bizidunak), edo oso beroak, edo produktu toxikoak, edo ateak, tiraderak, leihoak ixte edo zabaltzean, edo maiz eginiko esfortzu errepikakorrak, eta abar. Beharrezko prebentzioaren ezean, gerta daiteke eskuen nerbio edo zurdetan lesioak izatea, eta hausturak eta galera estetiko nahiz funtzionalak ere. Horren ondorio izan daitezke lanetik bolada baterako edo betiko aldendu behar izatea, autoestimua gutxitzea eta depresioa eragitea. Gogoan eduki behar da, halaber, hatz bakoitzak bere eginkizuna duela, eta hatzetako bat ez dela besteak baino garrantzitsuagoa.

Zer egin eskuetan gertaturiko istripuetan

aldatu
  • Ebaketak edo zauriak: Lehenengo eta behin, eskuak gora begira jarri (odola bertara ponpatzea oztopatzeko) eta oihal garbi batez konprimitu.
  • Anputazioak: Odol-jarioa oihal garbi batez gelditzeko ahalegin. Moztutako atala plastikozko poltsa batean sartu, ontzi baten barruan izotzarekin. Pazientearekin batera, eraman guztia larrialdi-zerbitzu batera lehenbailehen.
  • Erredurak: Ahal dela, anpoilarik ez apurtu, kutsagarriak dira eta. biktima lehenbailehen larrialdi-zerbitzu hurkoenera eraman.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES