Leon XI.a
Leon XI.a[1] (Florentzia, 1535eko ekainak 2-Erroma, 1605eko apirilak 27) Eliza Katolikoko 232. aita santua izan zen 1605ean.
Jatorria eta prestakuntza
aldatuAlessandro Octaviano Medici jaioa florentziar familia ospetsuko bigarren adar batekoa zen, eta Leon X.a aita santuaren iloba zen. Bizitza monastikora dedikatu nahi izan zuen arren, bere amaren oposizioak eragotzi egin zion.
Eliz karrera
aldatuApaiz ordenatua izan ondoren, bere lehengusua zen Cosme I.a Medici Toskanako duke handiak enbaxadore bezala bidali zuen Pio V.a aita santuagana postu horretan hamabost urte emanez aita santua 1572an hil zen arte.
Pistoiako gotzain izendatua 1573an, urte bete beranduago bere jaioterriko gotzain izatera pasa zen, non ez zen 1583 arte biziko, Gregorio XIII.ak kardenal izendatu zuenean. Alessandro Medici bere kardenal lanagatik gogoratuagoa izango zen aita santu bezala egin zuenagatik baino, Toskanako duke handia zen Cosme I.a Mediciren agente bezala lan egin zuen, eta ondoren Klemente VIII.a aita santuarentzat.
1596an, Klemente VIII.ak Parisko legatu apostoliko izendatu zuen, non Henrike IV.a Frantziakoa eta Eliza Katolikoaren arteko bake egitean parte hartu zuen San Bartolomeko sarraskiaren ondoren heldu ziren gertakarien ondoren.
Aita santutza
aldatuKontraerreformaren bere defentsa sutsuak eta Felipe Neriren aldekoa izatearen ondorioz Alessandro Medici aita santu izendatua izan zen 1605ean, Filipe III.a Espainiakoa erregearen desadostasuna nabarmena bazen ere, hiru alderditan banatutako hirurogeitamabi kardenaleko konklabe batean. Kardenalen hautagaia Cesar Baronio zen, baina Italia hegoaldean espainiar administrazioaren metodoak kritikatu ondoren, bere izena erregeak arbuiatu zuen.
Espainiarrek eta kardenal frantsesek babestua, aukeratua izan zen. Bere aukeraketan, garrantzi berezia izan zuen Henrike IV.a Frantziako Erregeak, Maria Medicirekin ezkondu ondoren Klementeren senide bihurtu zenak eman zizkion 300.000 ezkutuko diru laguntzak. Bere agintaldiak pare bat aste inguru baino ez zuen iraun. Europa gatazka eta eztabaida erlijioso fase berri batean sartzen ari zen garai batean hil zen.
Medici Villak, Erromaren hasieran dagoena, Frantziako Akademiaren egungo egoitza dena, bere izena darama.
Bere aita santutza laburra, hamazazpi egunekoa baino ez, honen ondorioz florentziarrek Papa Lampo (aita santu tximista) ezizena eman ziotelarik, Frantziarekiko elizaren independentziaren defentsa sutsuagatik eta nepotismoaren aurkako borrokagatik bereiztu zen. Bere lana Henrike IV.a eta Erromaren artean harreman onak mantentzea eta Filipe III.a Espainiakoarekin bakea berrezartzea izan zen, Aliantza Santuarentzat espioi sare bat ezarri zuen, Napoleonen agintaldira arte mantenduko zena.
San Malakiasen profeziek aita santu honi Undosus vir (gizonezko ondulatua) bezala erreferentzia egiten diote, dirudienez, bere aitasantutzaren iraupenari erreferentzia egiten dion aipamena, "olatu bat bezain" laburra.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon XI.a |
Aurrekoa Klemente VIII.a |
Aita Santua 1605 |
Ondorengoa Paulo V.a |