Leukorrea
Leukorrea bulbatik edo baginatik serositate zurixka edo hori-berdexkak isurtzea da; batzuetan odolez tindatuak egon daitezke. Infekzio ginekologiko bat edo gernu-infekzio bat adierazten du. Berezi beharra dago leukorrea, batetik, eta umetoki-lepoko guruinek jariatzen duten muki zerbikal zeharrargia, obulazioaren unean bereziki nabarmentzen dena, bestetik.[1] Leukorrea fisiologikoa edo patologikoa izan daiteke. Nolanahi ere, patologikoa izan edo ez, emakume ugalkorren artean bagina-fluxua kontsulta-arrazoi ohikoenetako bat da.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Leukorrea | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Bagina-fluxua eritasuna |
Espezialitatea | Ginekologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | N89.8 |
GNS-9 | 623.5 |
MeSH | D007973 |
Disease Ontology ID | DOID:3766 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm, [Ginekologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |