Liba (Merlangius merlangus) Gadidae familiako arraina da, Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan, mendebaldeko Itsaso Baltikoan eta Itsaso Beltzan bizi dena[1].

Liba
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaGadiformes
FamiliaGadidae
GeneroaMerlangius
Espeziea Merlangius merlangus
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa

Itsas arrain hezurduna hau 70 cm inguru luzea da. Kolorez gris berdexka izaten da, alboak aldiz zilar kolorekoak ditu eta sabelaldea zurixka. Muturra zorrotz samarra du. Hiru bizkar-hegal izaten ditu, aurre-zorrotzak hirurak. Bizitzaren parterik handiena kostaldean ematen du, uraren azal samarrean, baina martxoan itsas azpira sartzen da arrautzak errutera eta maiatzean gainera itzultzen da berriro. Oskoldunak, arrain txikiak eta harrak jaten ditu batez ere. Kanaberaz harrapatu ohi da, oso gutxitan sarez. Harrapatu berria den bitartean oso haragi gozoa du jateko.

Banaketa

aldatu

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES