Liber Linteus Zagrabiensis
Liber Linteus Zagrabiensis (euskaraz: Zagrebeko Lihozko Liburua), baita ere Liber Agramensis bezala ezagututa, etruskoz idatzita ezagutzen den testu luzeena da.
Liber Linteus Zagrabiensis | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. III. mendea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | ehungintzarako lihoa |
Hizkuntza | Etruskoa |
Kokapena | |
Lekua | Zagreb |
Historia
aldatuDokumentu honen historia misterioz beteta dago. Dirudienez, Egipton idatzi zen eta oihalaren eta momiaren data antzekoak dira. Oihalarekin gorpua bildu zuten baina ez dago garbi testua horrekin lotuta ote zegoen. Karbono-14 bidezko datazioa erabiliz, testua K.a. III. mende ingurukoa dela baieztatu da. Egipton aurkitua izan zen, XIX. mendearen erdialdean.[1] Erabilia izan zen Ptolomeotar dinastiako emakume baten momia biltzeko. Gaur egun Zagrebeko Museo Arkeologikoan (Kroazian) dago jasota eta hortik datorkio izena; momia Egiptotik Mihail de Brariæ-k eraman zuen Kroaziara; dirudienez Alexandrian, 1848an erosi zuen. Testuak erritoen egutegi baten itxura du.
Ezaugarriak
aldatuKalkulatu da 13 000 hitz dituela, 230 lerrotan antolatuta. Horietatik 1 200 irakur daitezke; besteak desitxuratuak daude. Hau da liho oihal gainean idatzitako liburu bakarra. Testua tinta gorriaz eta beltzaz idatzia dago. Idazketa zutabe bertikaletan dago antolatuta, oihal baten gainean, hogei laukietan.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz):Aurkikuntzaren historia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liber Linteus Zagrabiensis |