San Liberio[1] Eliza Katolikoko 36. aita santua izan zen 352 eta 366 bitartean.

Liberio


36. Aita santu

352ko maiatzaren 17a - 366ko irailaren 24a
Julio I.a - Damaso I.a
Bizitza
JaiotzaErroma, ?
HeriotzaErroma366ko irailaren 24a (55/56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Abuztuaren 27
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

aldatu

Liberioren agintaldian aita santu bezala, Konstantzio II.a enperadorearen jazarpena bere une gailenean dago. Enperadoreak arrianismoa ezarri nahi zuen mendebaldean, eta Liberio horren aurka zegoenez, irmo eta tinko mantenduz, 355ean Traziako Bereara erbesteratu zuen, non Liberiok urtetan zehar irain ugari jaso zituelarik.

Gotzain asko jarri ziren enperadorearen alde eta Liberioren aurka. Orduan, egoeraren jaun eta jabe ziren arrianoek eta Erromaren erabateko kontrola zutela, Felix II.a diakonoa izendatu zuten aita santu berri bezala. Baina herriak antipapa hau arbuiatu zuen eta enperadoreari Liberio itzultzea eta Erromako aita santu legitimo bezala berrezartzea exigitu zion. Konstantzio II.a Felix ez zela onartua izango ohartu zen, eta Liberiori Erromara itzultzen utzi zion 357an. Aita Santua herriak poz algaraka hartu zuen. Itxuraz, Konstantzio II.ak Liberio eta Felixek Eliza elkarrekin gobernatzea nahi zuen, baina aitasantutza bikoitz honen formula ez zuten ez herriak ez erromatar kleroak onartu. Felix Portoko bere etxera erretiratu zen, non hil arte bizi izan zen.

Gotzainek bere aurka hartutako posizioaren eta erbestean jasan behar izan zituen gehiegikerien ondorioz, Liberio aita santua, Erromara itzuli ondoren, oso zalantzati eta ahul agertu zen, arrianismoari buruz nahiko anbiguoak ziren jarrerak erakutsiz.

359an aldi berean gotzainen bi kontzilio antolatu ziren, bata mendebaldean, Riminin, eta bestea ekialdean, Seleuzian. Inperioaren presiopean, bi kontzilioek erdi arrianarrak ziren fede profesioak hartu zituzten. Liberio ez zen bietako baten ere ordezkatua egon. Konstantzio II.a 361ean hil zenean, Liberiok Riminiko kontzilioan hartutako dekretuak baliogabetu zituen.

Juliano Apostata enperadorearen agintaldi laburraren ondoren, zeinek paganismoa berezarri zuen Inperioko erlijio ofizial bezala, Valentiniano I.a tronuratu zen, Elizari berriz lasaitasuna itzuli zion enperadore katolikoa zena. Liberiok hasiera batean Liberiar basilika deitu zen baseliza bat eraiki zuen, hurrengo mendean Andre Maria Nagusiaren basilika bihurtuko zena, Erromako lau aita santu basiliketako bat.

366an Ekialdeko arriano moderatuenak Elizara itzultzea onartu zuen. Urte horretan bertan hil zen eta bere hezurrak Prizilako katakonbetan daude.

Elizaren historian, bere izena santutegian agertzen ez den lehen aita santua da.

Konfesatzaile eta santutzat hartzen dute eliza ortodoxoek.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liberio  


Aurrekoa
Julio I.a
Aita Santua
352-366
Ondorengoa
Damaso I.a
  NODES
ELIZA 8
multimedia 1
os 3
todo 1