Lindisfarneko Ebanjelioak
Lindisfarneko Ebanjelioak (ingelesez Lindisfarne Gospels) Mateo, Marko, Lukas eta Joanen Ebanjelioez osatua eta latinez idatzia dagoen ebanjelio argiztatu bat da.
Lindisfarneko Ebanjelioak | |
---|---|
Mateoren Ebanjelioa duen 27. orrialdea. | |
Datuak | |
Idazlea | (735) |
Generoa | Erlijioa |
Jatorrizko izenburua | Lindisfarne Gospels |
Herrialdea | Ingalaterra |
Formatua | Eskuizkribua |
Euskaraz | |
Izenburua | Lindisfarneko Ebanjelioak |
VII. mendearen amaieran eta VIII. mendearen hasieraldera Ingalaterrako ipar-ekialdeko Northumbria erresuman zegoen Lindisfarnen idatzia izan zen, hortik bere izena, eta gaur egun Londres hiriburuko Britainiar Liburutegian ikusgai dago (Cotton MS Nero D.IV). Eskuizkribuak anglosaxoi artea eta zelta artearen ezaugarriak dituen estiloan egina dago, hiberno-saxoi arteko erlijio idazlan bikaienetakoa delarik.
Ustez Eadfrith fraideak egina litzateke, 698an Lindisfarneko artzapezpikua izendatua eta 721ean hila. Gaur egungo ikerketen arabera 715 aldera San Cuthberten omenez idatzia legoke.
Hiberno-saxoi kaligrafian idatzia eta oparo apaindua dago. Jatorrizko azala oso fina eta harribitxi eta metalekin apaindua zegoen. Azala VIII. mendean egin zen. Azala Lindisfarnek bikingoen erasoaldietan zehar galduko zen, eta 1852an ordezkatua izan zen.
XVIII. mendean Robert Cottonek Robert Bowyeri ebanjelioak erosi zizkion. XVIII. mendean Cotton Liburutegia Britainiar Museora lekualdatu zen eta hortik gaur egungo Britainiar Liburutegira igaro zen.
Gaur egun Ipar-ekialdeko Ingalaterran ebanjelioak Lindisfarnera itzultzearen aldeko kanpainia bat abian da.