Lisipo
Lisipo (antzinako grezieraz: Λύσιππος, Lysippos; Sikion, K.a. 390 – K.a. 310) greziar eskultorea izan zen. Argos eta Sikiongo eskoletako maisu nagusia izan zen Filipo Mazedoniakoaren eta Alexandro Handiaren garaian eta K.a. IV. mendeko Greziako eskultore handienetakoa, Praxiteles eta Eskopasekin batean. Errealismoak kezkatu zuen bereziki; ordu arteko frontalismo hieratikotik urrundu zen eta mugimenduari berebiziko garrantzia eman zion. Antzinako kronikarien arabera, eskultura asko egin zuen (1.500etik gora batzuen esanetan), baina kopiak baizik ez dira geratu: Agias Farsalakoa, atleta garaile baten irudia; Apoxiomenos, bere kanona erakusten duen irudi-eredua; Eros arkuarekin, Eros Thespiakoa eta Hermes Azara, Alexandro Handiaren erretratua.
Lisipo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sizion, K.a. 390 |
Herrialdea | Sizion |
Heriotza | K.a. 300 (89/90 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, brontzelaria eta arkitektoa |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | erretratua |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lisipo |