Loevesteingo gaztelua
Loevesteingo Gaztelua (nederlanderaz: Slot Loevestein) Herbeheretako Zaltbommel udalerrian, Gelderlanden dagoen Erdi Aroko gotorlekua da. Eraikina XIV. mendekoa da. Gaur egun museoa da.
Loevesteingo gaztelua | |
---|---|
New Dutch Waterline Dutch Water Line | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma |
Herrialdea | Herbehereak |
Probintzia | Gelderland |
Hanseatic city | Zaltbommel |
Koordenatuak | 51°48′59″N 5°01′17″E / 51.81639°N 5.02139°E |
Historia eta erabilera | |
Siege of Loevestein | |
Erabiltzailea | Museum Slot Loevestein (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Loevestein 1 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuGaztelua Dirc Loef van Horne zaldunak eraiki zuen (hortik dator "Loef Stein") 1357 eta 1397 artean. Laurogei Urteko Gerran Espainiako Herbehereetakoa izan zen eta 1570eko abenduaren 9a eta 19a bitartean bertako piratek (watergeuzen) okupatu zuten. 1572ko ekainaren 27an hartu zuten behin betiko.[1]
1619tik preso politikoentzako kartzela izan zen. Preso ospetsu bat Hugo Grocio izan zen, abokatu, poeta eta politikaria, askotan «nazioarteko zuzenbidearen aita» bezala aipatua; biziarteko kartzela-zigor polemiko bat betetzen egon zen bertan.1621ean, Maria van Reigersberch emazteak, gazteluan ere ostatu hartuta, ihesaldia erraztu zion.[2]
Bigarren Mundu Gerrara arte, Loevesteingo gaztelua Nieuwe Hollandse Waterlinie edo Herbehereetako Ur-lerroaren parte izan zen, hau da, holandarren defentsa-lerro nagusietariko bat; lerroa, funtsean, mendebaldeko probintzien hegoaldean eta ekialdean zegoen lur-eremu baten uholdean oinarritzen zen, horrela etsaiei mugimenduak oztopatzeko.
Gaur egun, gaztelua Erdi Aroko museo gisa erabiltzen da.[3]
Erreferentziak
aldatuIruditegia
aldatu-
Gaztelua zerutik ikusita.
-
Barruko ikuspegia.
-
Barruko ikuspegia.
-
Ikuspegi orokorra.
Kanpo estekak
aldatu- (Nederlanderaz):Bisita birtuala.]
- (Nederlanderaz)(Ingelesez):Gazteluaren webgune ofiziala.
- (Nederlanderaz):Bideoa Youtuben.