Londresko zubia
Londresko zubia (ingelesez London Bridge) Erresuma Batuko Londres hirian dagoen zubi bat da. Tamesis ibaia zeharkatzen du, bestalde ibai honen ipar eta hego ertzetan dauden City of London eta Southwark auzoak lotzen ditu. Cannon Street Railway eta Tower Bridge zubien artean kokatzen da.
Londresko zubia | |
---|---|
London Bridge | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Southwark |
Koordenatuak | 51°30′29″N 0°05′16″W / 51.5081°N 0.0878°W |
Historia eta erabilera | |
2017ko ekaineko Londresko atentatua | |
2019 London Bridge stabbing | |
Inaugurazioa | 1973 |
Izenaren jatorria | Londres |
Arkitektura | |
Materiala(k) | hormigoi aurreatezatua eta Hormigoi armatua |
Dimentsioak | 16 () × 32 () × 283 () × 104 () m |
Gurutzatzen du | Tamesis |
Eramaten du | A3 road (en) |
Historia
aldatuJada orain dela 2.000 urte leku honetan zubi bat bazegoela. 46. urtean erromatarrek Tamesis ibaia zeharkatzen zuen egurrezko zubi bat eraiki zuten. Ordutik aurrera zenbatu ezinezko hainbat egurrezko zubi eraiki, erre, suntsitu eta berreraiki izan ziren. 1831an granitoz eraikitzako zubi bat inauguratu zen, 1902-1904 bitartean zabaldu eta 1924an bere mendebaldeko zatia urperatzen ari zela konturatu ziren.
Azkenik 1967-1972 bitartean gaur egungo zubia eraiki zuten.
2017ko ekainaren 3an atentatua izan zen bertan. Erasoak 7 hildako eta 48 zauritu eragin zituen, tartean erasotzaileak geldiarazten saiatu ziren armarik gabeko bi polizia ere.
Musika
aldatuLondon Bridge Is Falling Down ("Londresko Zubia erortzen ari da") sehaska edo haur kanta ezaguna zubi honi buruzkoa da.
Iruditegia
aldatuKanpo estekak
aldatu- Londresko zubiaren webgunea (Ingelesez)