Lorategi botanikoak (hortus botanicus latinetik), eragile publiko, pribatu zein misto batek sortutako instituzioak dira. Bere helburua landare dibertsitatearen zaintza, ikerketa eta ezagutza zabaltzea da. Honen ezaugarri ezagunenak, landare biziduneko bilduma zientifikoak publikoari erakustea, eta hauetako helburu batzuk lortzeko lantzen dira: bere kontserbazioa, ikerketa, dibulgazio eta irakaskuntza.

Berotegi tropikala Berlineko lorategi botanikoa.

Lorategi botanikoetan mundu osoko toki desberdinetako lore eta landare mota ezberdinak jartzen dituzte, orokorrean landereen mundu honi buruz biztanleen interesa pizteko. Badira, esklusiboki, landare zehatz batzuk edota helburu jakin batzuk besterik ez dituzten lorategiak:

  • Alpinum: alpeetar landare-bilduma, eta orokorrean, mendi altuetako landare-bilduma.
  • Cactarium: kaktus zein basamortuan hazten diren landare-bilduma.
  • Lorategi ekologikoa: landare-espezieen arteko eta inguruarekiko harremanak aztertzeko lorategia.

Lorategi botanikoek, gehienetan, instalazio egokiak dituzte espezie exotikoak ondo kontserbatu ahal izateko. Hauetatik berotegia da ezagunena. Berotegiek hotz handia jasaten ez duten landareei, negua instalazio hauetan pasa dezaten, behar dituen faktoreak egokitzen dizkiete: airea, hezetasuna, beroa, argia…

Historia

aldatu

Lorategi botanikoa errenazimentuan agertu zen, interes entziklopediko handiko epean, erreferentzia moduan erdi aroko lorategiak hartuz. Hasiera batean, lorategi botanikoetan elikatzeko eta sendatzeko landareak besterik ez zegoen. Lehenengo lorategi botanikoak XIII. mendean Al-Andalusen sortuak izan zirela uste da.

Gaur egun hainbat unibertsitatek oraindik mantentzen dute euren lorategi botanikoa, espezie begetal kantitate handiaren ikasketa eta ikerketari zuzendua. Unibertsitate batzuk ere bere lorategi botaniko propioa sortzen dute, multzo molekularra ikasteko eta ikerketa genetikoa burutzeko helburuarekin. Honekin, ezagutza historiko baten galera ekiditen da.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
multimedia 1
os 1