Lords of Dogtown
Lords of Dogtown 2005ean Catherine Hardwickek zuzendutako eta Stacy Peralta skater profesional ohiak idatzitako filma da.[1] Z-Boys skateboard talde kaliforniarra da, 1970eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetako hainbat txapelketa irabazi zituena.
Heath Ledger, Rebecca De Mornay, John Robinson, Emile Hirsch, Victor Rasuk, Michael Angarano, Johnny Knoxville eta Nikki Reed aktoreek antzeztu zuten. Mitch Hedberg ere agertzen da, filmean rol txiki bat izan zuen komiko estatubatuarra, eta hura estreinatu aurretik hil zena; beraz, haren memoriari eskainia dago.
Catherine Hardwicke zuzendariak, 2003an Sundanceko Zinemaldian Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuena "Thirteen" filmagatik, skateboardingaren hiru mitoen istorioa zineman hilezkor bihurtzen saiatzen den film honen zuzendaria da. Stacy Peraltak, Tony Alvak eta Jay Adamsek, 1970eko hamarkadan zehar eboluzionatu zuten nerabeek, bakoitzak bere eszenak edukitzeaz gain, modu aktiboan parte hartu dute AFI zinema jaialdian dokumental onenaren saria jaso duen ekoizpen honen errodajean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Los amos de Dogtown (2005). (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |