Lorenzo Ghiberti
Lorenzo Ghiberti (Florentzia, 1378-1455eko abenduak 1) Quattrocentoko idazle, eskultore, arkitekto eta urregin italiar bat izan zen.
Lorenzo Ghiberti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lorenzo Ghiberti |
Jaiotza | Florentzia, 1378 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Heriotza | Florentzia, 1455eko abenduaren 1a (76/77 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Croce |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Ghiberti family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Bartolo di Michele (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, arkitektoa, margolaria, idazlea eta arte-historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Early Renaissance (en) |
Genero artistikoa | Eskulturagintza |
Biografia
aldatuJarduera artistikoa urregin gisan hasi zuen. Alabaina, ez zen 1401 arte ospetsu egin, Florentziako Santa Maria dei Fiori katedraleko bataiategiko bigarren ateak apaintzeko lehiaketan parte hartu eta irabazi zuenean, beste finalista Filippo Brunelleschik sariari ex aequo (meritu berarekin) uko egin ondoren.
Lehiaketa hori irabazi izana erabakigarria izan zen haren bizitzarako, eginbeharraren handitasunak tamaina handiko lantegi bat sortzea eskatu baitzuen, hiriko garrantzitsuena bihurtu zena mende erdiz. Bertan Pizkundeko artista nabari asko prestatu ziren, Donatello, Michelozzo, Uccello, Masolino eta Filarete, kasu.
Ate horietan (Paradisuko Atea) egin zuen lanak hogei urte baino gehiago iraun zuen (1403-1424) eta Jesusen bizitzaren hogei atal eta zortzi santu taila egin ziren, oso estilo zehatzekoak, gotikotik oso gertu.
Haren lanak hain arrakasta handia izan zuen aurrerago Florentziako merkatarien korporazioak bataiategi bererako hirugarren ate bikoitz bat egiteko lana enkargatu ziola, 1452an amaitu zuena. Itun Zaharreko eskenak irudikatzen dituzten brontze urreztaturizko hamar baxuerlieberekin apainduta dago, aurrekoaren erabateko estilo ezberdinean eginak, pizkundetar perspektibaren arauak jarraituz. Michelangelok ate horri Paradisuko Atea izena eman zion eta gaur egun ere hala ezagutzen da.
Brunelleschirekin batera beste behin ere iritsi zen finalera Santa Maria dei Fiori katedralaren kupula eraikitzeko lehiaketan, baina lana Brunelleschiri eman zioten.
Ghibertik Florentziako Orsanmicheleko elizarako brontzezko estatua batzuk ere zizelkatu zituen. Bere azken urteetan bere I Comentarii ("Iruzkinak") laneko hiru liburuak idatzi zituen; hor, margolari eta eskultore italiarren erreferentzia baliotsuak sartu zituen, baita autobiografia bat ere, kontserbatzen den artista baten lehena dena.