Louis Alibèrt, frantsesez Loís Alibèrt, (Bram, 1884ko urriaren 12aMontpellier, 1959ko apirilaren 16a) hizkuntzalari eta gramatika okzitaniarra izan zen. Okzitarierarako garrantzi handia izan zuen haren lanak zeren eta bere gramatika eta hiztegia hizkuntza arautuaren oinarria izan baitziren.

Louis Alibèrt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdrien Louis Marie Alibert
JaiotzaBram1884ko urriaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMontpellier1959ko apirilaren 16a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakokzitaniera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, farmazialaria, erromanista, lexikografoa eta dialektologoa
Lan nabarmenak
KidetzaEscòla Mondina (en) Itzuli
Q3487877 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Action française

Biografia

aldatu

Okzitaniera bere ama hizkuntza izan zen. Farmazia, Filologia eta Historia ikasketak egin zituen. 1912an, Marie-Louise Latou-rekin ezkondu zen. Seme bakarra izan zuen baina Bigarren Mundu Gerran hil zen, Alemanian. Aitak, bestetik, Lehen Mundu Gerran hartu zuen parte; zaurituta, kondekoratua izan zen. 1912tik 1942ra, Montrealen Auden, farmazia izan zuen. 1930ean Toulousen sortutako Societat d'Estudis Occitans erakundearen idazkaria izan zen. Eredutzat Institut d'Estudis Catalans erakundearen jarraibidea hartu zuen. 1935an Kataluniako Generalitateak Gramatica occitana segon los parlars lengadocians liburua argitaratu zion; liburua Languedoc aldeko hiztunen gramatika aztertzen zuen eta horrek dialekto desberdinen azterketarako bidea ahalbideratu zuen. Politikan ere aritu zen. Esaterako Parti Radicalaren militantea izan zen eta Action Française mugimendu nazionalista eta atzerakoiarekin lotura izan zuen. Bigarren Mundu Gerran, Philippe Pétain mariskalaren aldekoa izanik, nazien kolaboratzailea izan zen; ondorioz, gerra bukatu ondoren, emaztea eta bera kondenatuak izan ziren, duineztasun nazional deklarazio pean.

Alibèrten helburua gaur egungo okzitanieraren normalkuntza zen, horretarako Frédéric Mistral eta Antonin Perbosc ezarritako oinarriak hartuz. Horrela, hizkuntza literarioaren amankomunerako sortzearen prozesua irekin zuen. Helburua, partzialki, Bigarren Mundu Gerra ondoren lortu zen. Lan horretan Institut d'Estudis Occitans erakunde berria ezinbestekoa izan zen. Azken urtetan hiztegi baten prestatzeari ekin zion baina lana osatu baino hil egin zen. Liburua hil ondoren plazaratu zen (Dictionnaire occitan-français, 1965).

 
Gramatica occitana, 1976ko edizioa.
  • Gramatica occitana segon los parlars lengadocians, 1935-1937
  • Les troubadours de l'Aude, 1941
  • Origine et destin de la langue d'Oc, 1942
  • Tèrra d'Òc, 1908-1930
  • Sur quelques toponymes catalano-occitans dans l'Aude, 1956
  • Toponymes de l'Aude, 1957
  • Sept élégies de Tibulle traduites en languedocien, 1928
  • Dictionnaire occitan-français selon les parlers languedociens, 1966 (hil ondoren plazaratuta)

Kanpo loturak

aldatu

Ikus, baita ere

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 5