Lucas Cranach Zaharra

Lucas Cranach Zaharra (alemanez: Lucas Cranach der Ältere; Kronach, 1472ko urriaren 4a - Weimar, 1553ko urriaren 16a) alemaniar margolari eta grabatzailea izan zen, Pizkundeko nagusietakoa. Erretaulak, erretratuak, grabatuak, irudi apaingarriak eta emakumezkoen irudiak egin zituen. Joera errealistaren maisua izan zen.

Lucas Cranach Zaharra


Wittenbergeko Burgumaisu

1540 - 1540

Wittenbergeko Burgumaisu

1531 - 1531
Frederiko III.a Saxoniakoako ganberako margolari

1505 - 1547
Jacopo de' Barbari (mul) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKronach1472ko urriaren 4a
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
 Alemania
BizilekuaCranachhaus (en) Itzuli
HeriotzaWeimar1553ko urriaren 16a (81 urte) (81 urte)
Hobiratze lekuaWeimar
Familia
AitaHans Maler, Hans Sunder
AmaBarbara Hübner
Ezkontidea(k)Barbara Brengbier (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, artista grafikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria, diseinatzailea, artista, marrazkilaria, copper engraver (en) Itzuli, farmazialaria eta argitaratzailea
Lantokia(k)Wittenberg
Viena eta Weimar
Lan nabarmenak
InfluentziakQuentin Metsys eta Jan Mabuse
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua
biluzia
margolaritza erlijiosoa
margolaritza mitologikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Musicbrainz: 3f2c33c2-679a-4ac9-af12-e3a1ea6e7530 Discogs: 2263571 Find a Grave: 44514704 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Lucas Cranach aitaren lantegian hasi zen lanean, grabatzaile eta margolari gisa. XV. mendearen amaieran, Maximiliano I.aren babesa lorturik, Vienara joan zen. Han izan zituen lehen harremanak humanistekin. 1505ean Wittenbergen hartu zuen bizitokia, Frederiko Jakintsua Saxoniako hautesleak deituta, eta han bizi izan zen 1550 arte. Saxoniako dukeen zerbitzuan jardun zuen harrezkero.

Wittenbergen Lutero ezagutu eta haren adiskide egin zen. Haren liburuak apaintzeko irudiak eta erreformazaleen erretratuak egin zituen (Lutero, Katharina von Bora...), eta baita eliza luterotaretarako erretaulak eta irudiak ere. Luterorekin zuen adiskidetasuna zela eta, Erreformako pintorea deitu izan zaio. Margolaritzaz gainera, politikan eta negozioetan ere jardun zuen, eta azkenean bere semeen esku utzi behar izan zuen lantegia, eskaera guztiei ezin erantzunik.

Margogintza

aldatu

Cranachek Danubioko edo Vienako Eskolako maisuekin ikasi zuen, eta horrek errealitatearen ikuspegi itxuraz lasaia eman zion. Bere pintura ez da Durerorena eta Grünewaldena bezain sakona, baina zalantzarik gabe, haiena baino gozoagoa da.

Hasierako lanetan paisaiak du nagusitasuna. Irudiak paisaian galtzen direla dirudi, Atsedena Egiptoko ihesaldian (1504) koadroan ikus daitekeen bezala. Vienan eginak dira, orobat, Johann Stephan Reussen erretratua (1503) eta Johannes Cuspinianena (1503), eta hor ere garrantzi handia dute paisaiak eta kolore beroek. Baina obra askotan paisaiaren lasaitasuna itxurazkoa da soilik. Izan ere, Nekaldiari edo santuen bizitzari buruzko koadroetan batez ere, nabarmenak dira tentsioa eta indarra, eta gai da dramatismo betera iritsi gabe formen erritmoa, konposizioa eta kromatismoa distortsionatzeko.

Baina Wittenbergen egindako obretan espiritu poetikoa nagusitzen zaio patetismoari eta espresionismoari, batez ere 1509an Herbehereetara egin zuen bidaiaren ondorengo koadroetan. Kolore hotzagoak eta espazio geometrikoagoak erabili zituen, eta gai mitologikoak eta antzinako historiakoak irudikatu zituen. Gai horietan emakumearen gorputzari eman zion protagonismoa. Humanismoak maitasun sentsuala goraipatzen zuen, eta maitale eta adiskide eder gisa hartzen zituen emakumeak, eta hori bera egin zuen Cranachek bere pinturan. Azkenaldiko obretan aipagarriak ditu Ehiza (1529) eta batez ere erretratuak: Lutero, Luteroren gurasoak eta abar.

Iruditegia

aldatu
  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

aldatu
  NODES
ELIZA 1
Idea 1
idea 1
Ideen 1
iOS 1
multimedia 1
os 3
web 1