Lucy Parsons

Anarko-komunista estatubatuarra (1851-1942)

Lucy Eldine Gonzalez Parsons, jaiotzez Lucía Carter[1], (18511942ko martxoaren 7a) [2] [3] Ameriketako Estatu Batuetako sindikalista, sozialista erradikala eta anarko-komunista bat izan zen. Oraindik ere bere oratoria kartsua gogoratzen da, bere garaian eraginik handiena izan zutenetako bat. Parsons mugimendu erradikalean sartu zen Albert Parsons erredaktorearekin ezkondu ondoren. Texasetik Chicagora joan zen berarekin, eta han Albertek editatu zuen The Alarm egunkarian parte hartu zuen.

Lucy Parsons

Bizitza
JaiotzaVirginia, 1851
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaChicago1942ko martxoaren 7a (90/91 urte)
Hobiratze lekuaForest Home Cemetery (en) Itzuli
Haymarket Martyrs' Monument (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: sutea
Familia
Ezkontidea(k)Albert Parsons
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, sindikalista eta anarkista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Find a Grave: 8793 Edit the value on Wikidata

1887an senarra Haymarket auziaren ondorioz exekutatu zuten, baina Parsonsek ez zuen utzi bere aktibismo erradikala, eta IWW (Industrial Workers of the World - Munduko Langile Industrialak) sindikatuaren fundatzaileetako bat eta beste erakunde politiko batzuetako kidea izango zen.

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Lucy Parsons Virginian jaio zen 1851n. [2] Jaiotzez, Lucía Carter zuen izena. Bere ama Tolliver izeneko gizon zuri baten esklabu afro-amerikar bat izan zen. Litekeena da Tolliver Lucíaren aita izatea.[1] 1863an, Gerra Zibilean, Tolliverrek Virginiako bizilekua utzi eta Wakora (Texas) joan zen bere esklaboekin. [4]

Bere bizitzari buruz ezer gutxi dakigu Texasera joan ondoren. Familia zurientzako jostun eta sukaldari lanetan aritu zen.[1] Parsons esklabo ohi batekin, Oliver Gathingekin, bizi izan zen edo ezkonduta egon zen 1870 baino lehen. [5] [6] Harreman honen ondorioz, jaiotzean hil zen haur bat izan zuen. [1] 1871n Albert Parsons soldadu konfederatu ohiarekin ezkondu zen. 1873an Texas iparraldera ihes egin behar izan zuten beren arrazarteko ezkontzak eragin zituen erreakzio intoleranteen ondorioz. [1] Bidaian, Parsonsek Lucy izena hartu zuen. Bikotea Chicagon kokatu zen, Illinoisen. [1]

Chicagon

aldatu

Senar-emazteak Chicagora joan ziren bizitzera 1873an eta mugimendu iraultzailean parte hartu zuten. Chicagora iristean, Albert Parsonsek laguntzaile lana lortu zuen inprimategi batean; Lucyk jostun tailerra ireki zuen eta bertan soinekoak egiten zituen enkarguz. Aldi berean, Parsons senar-emazteak erakunde libertarioetan parte-hartzaile aktiboak izan ziren. XIX. mende amaierako langile mugimenduan parte hartu zuten, baina baita preso politikoen, afro-ondorengoen, etxerik gabekoen eta emakumeen aldeko aktibismo iraultzaile desberdinetan ere.

Biek ala biek hainbat artikulu eta aipamen argitaratu zituzten egunkarietan. Lucyk The Socialist egunkarian idatzi zuen 1878an eta The Alarm-en, 1883an beste kolaboratzaile batzuekin batera sortu zuten Nazioarteko Langileen Elkarteko aldizkarian. Parsonsek bere lagun eta kolaboratzaile Lizzie Holmesekin lankidetza estuan lan egin zuen 1880ko hamarkadaren lehen urteetan, eta biak Chicagoko jostun langileen ibilaldien buru izan ziren. [7]

 
Albert Parsons

1886an Lucy Parsonsek kolpe latza izan zuen. Albert Parsons, Haymarket-eko erreboltan jaurtikitako bonbarekin lotzen zuen inolako frogarik ez bazegoen ere, Illinois estatuak preso hartu, epaitu eta heriotza zigorrera kondenatu zuen August Spies, Adolf Fischer, Louis Lingg eta George Engel-ekin batera, denak zortzi orduko lanaldiaren aldeko borrokan langile anarkista engaiatuak.

Albert Parsons 1887ko azaroaren 11n exekutatu zuten beste lau anarkistarekin batera; exekuzioa erreferente bihurtu zen munduko langile-mugimendu guztiarentzat eta pixkanaka, Haymarket-en matxinadaren urteurrena, maiatzaren 1a, hartu izan zen langile-klasearen memoria- eta aldarrikapen-egun gisa. [8] [9]

Parsons Les Temps Nouveaux aldizkari anarkistarentzat idaztera gonbidatu zuten [10] eta William Morris eta Piotr Kropotkinen ondoan hitz egin zuen 1888an Britainia Handira egindako bisitan. [10]

1892an, Freedom: A Revolutionary Anarchist-Communist Monthly (Askatasuna: Hilabetekari Anarkista-Komunista Iraultzailea) argitaratu ondoren, Lucy Parsons espetxeratua izateko zorian izan zen espazio publikoetan egindako diskurtso kartsuengatik eta propaganda anarkista banatzeagatik.

Emma Goldmanekin izandako desadostasunak

aldatu

Kausa anarkistaren aldeko defentsan, Lucy Parsonsek desadostasun ideologikoak izan zituen beste anarkista garaikide batzuekin, Emma Goldman barne, klase-arazoa lehenesteagatik, genero-kontuen eta sexu-askatasunaren aldeko borrokaren aurretik jarriz. [3] Zenbait historiagileren ustez, Emma Goldman eta Lucy Parsons Estatu Batuetako anarkismoaren belaunaldi desberdinen ordezkariak dira. Ulertu ezin hauek gatazka pertsonala eta ideologikoa eragin zuten. Carolyn Ashbaughek bien arteko desadostasunak aztertu zituen:

«Lucy Parsonsen feminismoak emakumeek jasandako zapalkuntza kapitalismoaren emaitza zuzentzat hartzen zuen, hau da, langile-klasearen balioetan oinarritzen zen. Emma Goldmanen feminismoak, ordea, emakumeen askatasunaren ikuspegi abstraktua zuen, alderdi guztietan, garai eta leku guztietan gauzatzekoa; bere feminismoaren jatorria ez zen langile-klasearena. Goldmanek 1890eko hamarkadako mugimendu anarkistan defendatutako feminismoa ordezkatzen zuen. Intelektual anarkistek zalantzan jarri zuten Lucy Parsonsen jarrera emakumeen arazoaren inguruan.» [7]

Ashbaugh, Carolyn Lucy Parsons: American Revolutionary, Chicago: Charles H. Kerr Publishing, 1976.

 
Emma Goldman

1908an, Mahoney kapitaina (New Yorkeko Polizia Sailekoa) Chicagon Goldmanen konferentzia batean sartu zenean, egunkariek esan zuten hainbat anarkistak hartu zutela parte ikuskizunean, "Lucy Parsonsen salbuespen bakarrarekin, Emma Goldmanekin oso harreman onak ez baitzituen". [11]

Parsonsek langileen klasearen askapena hartu zuen helburutzat, horregatik Goldmanen "klase ertainei zuzendutako" diskurtsoa gaitzesten zuen; Goldmanek Parsonsi egotzi zion senarraren martirioak eman zion ospea bere mesedetan aprobetxatu izana. [12] "Ez dago zalantzarik", idatzi zuen Candace Falkek (Love, Anarchy eta Emma Goldman), "lehiakortasun handia zegoen bi emakumeen artean. Emmak, normalean, agertokiaren lekurik ikusgarriena bilatzen zuen". Goldmanek sexu- eta familia-harremanetan zentraturiko diskurtso ausarteko anarkista estatubatuarraren irudia mantendu nahi zuen "anarkismoak arazo pertsonal hauen garrantziari buruz zuen eztabaida etengabearen erdian".

Parsons eta Goldmanen arteko desberdintasun ideologikoek haien arteko lehia gero eta handiagoa ekarri zuten. Goldmanek, Living My Life autobiografian, laburki aipatu zuen "Mrs. Lucy Parsons, Albert Parsons gure martiriaren alarguna", Chicagoko langileen batzarrean izan zela, "ekitaldietan parte hartze aktiboa izan zuela" nabarmenduz. Geroago, Goldmanek aipamen txiki bat baino ez zuen egin Parsonsi buruz, hegoaldeko familia batean esklabo jaio zela eta anarkismoari buruz zuen ikuspegia gogora ekarriz. Ez dago berari buruzko beste aipamenik. [13]

Mendearen hasierako jarduerak

aldatu
 
Lucy Parsons 1915ean polizia-etxean, otsailaren 12an egindako manifestazioak direla eta.

1905ean Industrial Workers of the World (Munduko Industria Langileak) erakundearen sorreran parte hartu zuen eta Liberator egunkaria editatzen hasi zen, Chicago hirian IWW sindikatuak izango zuen hedabidea. Lucyren ikuspuntua klase borrokan oinarrituta zegoen beti, pobreziaren eta langabeziaren aurka. 1915eko urtarrilean Parsonsek berak Gosetien Manifestazioak (Chicago Hunger Demonstrations) antolatu zituen Chicagoko kaleetan zehar, eta AFL (American Federation of Labor - Lanaren Estatubatuar Federazioa) eta Alderdi Sozialista otsailaren 12an egindako manifestazio erraldoian parte hartzera bultzatu zituen.

Orduko hartan, Parsonsek, Chicagoko Poliziaren Sailak 1920an adierazitakoaren arabera "mila matxinatu baino arriskutsuagoa" zenak, honakoa zioen: «Etorkizunean irudikatzen dudan greba ez da geldialdi bat, zeinaren ondoren jendea etxera gosetuta bueltatuko den, baizik eta denek lanera itzuli barik jarraituko duten eta beharrezko ekoizpen bitartekoak bereganatuko dituzten greba.» [14] Parsons Estatu Batuetako sit-down greben (eserialdiak) eta, geroago, Argentinako lantegien okupazioen aitzindaria izan zen.

1927an, International Labor Defense erakunde aurrerakoiaren Batzorde Nazionalean hasi zen lanean. Batzordeak langileen jarduera politikoen antolaketa askatasuna defendatzeko xedea zuen; horrez gain, hainbat afroamerikarren alde egin zuen, frogarik gabe egin ez zituzten delituengatik salatuak izan zirenean, Scottsboro Nine eta Angelo Herndon kasuetan bezala.

Eztabaida bat dago bere biografiaren pasarteetako batekin. Bere biografo askok (Lucy Parsons Center, IWW eta Joe Knowles barne) uste dute Parsons 1939an Alderdi Komunistarekin bat egin zuela. Hala ere, beste batzuk ez datoz bat. Gale Ahrens-ek, adibidez, "Lucy Parsons: Mystery Revolutionist, More Dangerous Than A Thousand Thousand Thousand Rothers " izeneko saiakeran [15] dio Alderdi Komunistak hil ondoren argitaratutako obituarioan ez dela aipatzen Lucy alderdiko kide inoiz izan izana.

Zahartzaroa eta heriotza

aldatu

Parsonsek ez zion utzi bere hitzaldi sutsuak Chicagoko Bughouse Plazan emateari 80 urte bete zituen arte. Mintzaldi horietako batean, Studs Terkel idazlea inspiratuko zen. [16] Bere azken agerpenen artean handienetako bat International Harvester enpresako grebalarien aurrean 1941eko otsailean eman zuen hitzaldia izan zen.

 
Lucy Parsonsen hilobia

Lucy Parsons 1942ko martxoaren 7an zendu zen, 91 urte zituela[2], itsu eta urteek ahulduta, ustekabeko sute batean. Garai hartako bere bikotekidea, George Markstall, ere biharamunean hil zen, sugarretatik salbatu nahian izandako erredurengatik. [17] Estatuak hil ondoren ere arriskutsua izan zitekeela uste zuen eta, horregatik, poliziak bere idazki pertsonalak eta liburuak konfiskatu zituen (bere liburutegian 1.500 liburu baino gehiago zituen, anarkiari, sexuari eta langileen mugimenduari buruzkoak). Parsons bere senarrarengandik gertu lurperatu zuten Haymarket Martyrs' monumentuaren inguruan, Waldheim hilerrian [18] (gaur egun Forest Home Cemetery), Forest Park-en, Chicagon.

Jatorria eta etnizitatea

aldatu

Parsonsek ez zuen bere bizitza pribatuaz edo jatorriaz hitz egin nahi izan. Bere historiari buruzko xehetasunez galdetu ziotenean, esan zuen: "Ez naiz kargu baterako hautagaia, eta publikoak ez du eskubiderik nire iraganaz ezer jakiteko. Ez naiz ezer munduarentzat eta jendea ez da nitaz kezkatzen. Printzipio baten alde borrokatzen ari naiz". [1] Jarrera horrek zaila egin du bere jatorriaren ikerketa historialarientzat. [1] [19]

Parsonsek esplizituki ukatu zuen afrikar jatorriko esklabo ohi baten alaba zela, Texasen jaio zela eta bere gurasoak mexikar eta natibo amerikarrak zirela esanez. [4] Bere burua "dontzeila hispano-indiar" gisa deskribatu zuen, bere azal iluna azaltzeko [19]. Bere identitateari buruzko mito hauek bere heriotzaren ondoren ere iraun zuten: bere heriotza ziurtagirian, bere gurasoen izenak, Pedro Diaz eta Marites Gonzalez bezala agertzen ziren, biak Mexikon jaioak. [20] [21]

Ondarea, omenaldiak eta memorialak

aldatu

Lucy Parsons zentroa 1970ean sortu zen Bostonen, Massachusettsen. Gaur egun zabalik segitzen duen kudeaketa kolektiboko liburutegi eta infoshop erradikal bat da.

1990eko hamarkadan, Chicagoko bertako artista batek Parsonsi monumentu bat jarri zion Wicker Park-en. [22]

2004an, Chicagok Lucy Parsons izena eman zion parke bati. [16]

2016an, The Nation aldizkariak Kelly Gallagher animatzailearen film labur bat argitaratu zuen doan eta online Lucy Parsonsi buruz, "More Dangerous Than a Thousand Rioters: The Revolutionary Life of Lucy Parsons" (Mila zalapartari baino arriskutsuagoa: Lucy Parsonsen bizitza iraultzailea). [23]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h Hunter, Tera W. (2018ko urtarrilaren 12a). "Latina heroine or black radical? The complicated story of Lucy Parsons". The Washington Post.
  2. a b c Jones, Jacqueline (2017). Goddess of Anarchy: the Life and Times of Lucy Parsons, American Radical. New York: Basic Books. ISBN 9780465078998. OCLC 982093458.
  3. a b "Lucy Parsons: Woman of Will / Industrial Workers of the World". www.iww.org.
  4. a b Elison, Elaine. «"Learn the Use of Explosives!" On Jacqueline Jones's "Goddess of Anarchy: The Life and Times of Lucy Parsons, American Radical"». Los Angeles Review of Books.
  5. Smith, Jessie Carney (1992). Notable Black American Women. VNR AG. ISBN 9780810391772.
  6. Gay, Kathlyn (2011ko abenduaren 12a). American Dissidents: An Encyclopedia of Activists, Subversives, and Prisoners of Conscience [2 liburuki]. ABC-CLIO. ISBN 9781598847659.
  7. a b Ashbaugh, Carolyn (1976). Lucy Parsons: American Revolutionary. Chicago: Charles H. Kerr Publishing. ISBN 0-88286-005-4.
  8. Trachtenberg, Alexander (2002ko martxoa) [1932]. The History of May Day. Marxists.org.
  9. Foner, Philip S. (1986). "The First May Day and the Haymarket Affair". May Day: A Short History of the International Workers' Holiday, 1886-1986. New York: International Publishers. 27-39 or. ISBN 0-88286-005-4.
  10. a b "Lucy Parsons: American Anarchist" Anarchist Writers.
  11. Daily Tribune (1908ko martxoaren 17a). Falk, Candace "Love, Anarchy, and Emma Goldman", 65. or.ko aipua.
  12. Falk, Candace (1984). Anarchy, Love, and Emma Goldman. 66. or. ISBN 0-03-043626-5.
  13. Goldman, Emma (1931). Living My Life. Alfred A Knopf. ISBN 0-486-22544-5.
  14. Parsons, Lucy. Speech to the IWW in 1905. The Anarchist Library.
  15. Lucy Parsons: Freedom, Equality, Solidarity. Writings and Speeches, 1878-1937
  16. a b Watkins, Nancy (2008ko azaroaren 9a). «Who Loves Lucy?». Chicago Tribune Magazine (Tribune Co.): 23 .
  17. Lucy Parsons Center - Biography Of Lucy Parsons - by IWW
  18. Haymarket Martyrs Monument. Forest Park, Illinois. www.atlasobscura.com .
  19. a b Jacob, Mark. Lucy Parsons bio reveals new facts about the birth, ethnicity of the "Goddess of Anarchy". chicagotribune.com
  20. Illinois, Deaths and Stillbirths Index, 1916-1947
  21. Henderson, Lori (2008). Memory of Controversy an Controversial Memories: Lucy Parsons an the Haymarket Tragedy. (PDF) Historia. Eastem Illinois University. 17. 13-23.
  22. Besser, Howard. Lucy Parsons Memorial. 1996ko apirilaren 3a.
  23. Gallagher, Kelly (2016ko azaroaren 15a). More Dangerous Than a Thousand Rioters: The Revolutionary Life of Lucy Parsons. www.thenation.com.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 4
idea 4
INTERN 4
Project 1