Luigi Russolo
Luigi Russolo (Portogruaro, Venezia, Italia, 1885eko apirilaren 30a - Bottanuco, Italia, 1947ko otsailaren 4a) margolaria eta musikagilea izan zen.
Luigi Russolo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luigi Russolo |
Jaiotza | Portogruaro, 1885eko apirilaren 30a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1885eko apirilaren 30a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1947ko otsailaren 4a) |
Heriotza | Laveno-Mombello, 1947ko otsailaren 4a (61 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Brera Academy (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, margolaria, musika instrumentuen egilea eta musikaren teorikoa |
Lantokia(k) | Turin Milan Paris Espainia Bartzelona eta Madril |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Futurismoa |
Genero artistikoa | experimental music (en) |
Akuaforte-teknika erabiliz margotu zituen lehen koadroak, modernistak: Nietzsche; Loak hartutako hiria; Garaituak; eta Lurrin gozoa. Pintura futuristari buruzko manifestua izenpetu zuen 1910. urtean eta mugimendu horretako ordezkari ezagunenetakoa izan zen: Musika; Tximistak; Trena abiadura bizian; Ricordi di una notte (1912, Gau bateko oroitzapenak); eta Iraultza. Hotsari buruzko lan bat argitaratu zuen 1913. urtean (Hotsen artea), eta hiriari eta bestelako formei zegozkien hotsak interpretatzeko musika-tresnak sortu zituen. Kontzertuak eskaini zituen Italian eta Ingalaterran: Hiriburuaren itzartzea; Auto eta hegazkinen topaketa; eta Gudak oasi batean. Parisen bizi izan zen 1927tik aurrera.
Bi musika-tresna asmatu zituen: rumorharmonium edo rusolofonoa, eta harmoniazko arkua.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luigi Russolo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.