Luis Alberto Lacalle Herrera (Montevideo, 1941eko uztailaren 13a) uruguaiar abokatu eta politikaria da. 1990-1995 bitartean Uruguaiko presidentea izan zen.

Luis Alberto Lacalle


36. Uruguaiko presidentea

1990eko martxoaren 1a - 1995eko martxoaren 1a
Julio María Sanguinetti - Julio María Sanguinetti
Bizitza
JaiotzaMontevideo1941eko uztailaren 13a (83 urte)
Herrialdea Uruguai
 Espainia
Familia
AitaCarlos Pedro Lacalle Nuñez
AmaMaría Hortensia de Herrera Uriarte
Ezkontidea(k)María Julia Pou Brito del Pino (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaErrepublikaren Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria eta kazetaria
Jasotako sariak
KidetzaErromako Kluba
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Nazionala (Uruguai)

Bizitza

aldatu

Zuzenbidean lizentziaduna da. 17 urterekin hasi zen politikagintzan, garai hartan oposizioko alderdi nagusia zen Alderdi Nazional edo Zurian. 1961ean, kazetari-lanetan hasi zen jadanik desagerturik dagoen Montevideoko Clarín egunkarian. Saiakera eta artikulu ugari idatzi ditu Uruguaiko eta Iberoamerikako arazo politiko eta ekonomikoei buruz. Besteak beste, Luis Alberto de Herrera aitonaren omenezko Herrera, un nacionalista oriental liburua.

1971n, diputatu aukeratu zuten eta 1984an, diktaduraren ondoren, senatari. Hiru urte geroago, Senatuko presidenteorde izendatu zuten, eta, 1989ko hauteskundeak irabazi ostean, Uruguaiko presidente izan zen 1990etik 1994ra bitartean. Lacallek hitzarmen bat lortu zuen Alderdi Gorrikoekin eta Uruguaiko historian lehen aldiz koalizio-gobernu bat osatu ahal izan zuen.

2009ko hauteskundeetan Alderdi Nazionalaren presidentegaia izan zen, baina José Mujica ezkertiarra nagusitu zitzaion[1].

Julia Pourekin ezkonduta, hiru seme-alaba ditu: Pilar, Luis eta Juan José.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Alberto Lacalle  
  NODES
Idea 2
idea 2