Luis I.a Nafarroakoa
Luis I.a Nafarroakoa eta X.a Frantziakoa, (Paris, 1289ko urriaren 4 – Vincennes, 1316ko ekainaren 5), ezizenez Luis Setatia edo Luis Liskarzalea, Nafarroa (1305 – 1316) eta Frantziako errege (1314 – 1316) eta Xanpaina eta Brieko kondea (1305 – 1314) zen.
Luis I.a Nafarroakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1314ko azaroaren 29a - 1316ko ekainaren 5a ← Filipe I.a Nafarroakoa - Joanes I.a Nafarroakoa →
1305eko apirilaren 4a - 1316ko ekainaren 5a ← Joana I.a Nafarroakoa - Joanes I.a Nafarroakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paris, 1289ko urriaren 4a | ||||
Herrialdea | Frantzia Nafarroako Erresuma | ||||
Heriotza | Vincennes, 1316ko ekainaren 5a (26 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||
Heriotza modua | : eritasuna | ||||
Familia | |||||
Aita | Filipe I.a Nafarroakoa | ||||
Ama | Joana I.a Nafarroakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Margarita Borgoinakoa (1305eko irailaren 23a, 1305eko irailaren 23a (egutegi gregorianoa) - 1315eko apirilaren 30a) Klementzia Hungariakoa (1315eko abuztuaren 19a, 1315eko abuztua (egutegi gregorianoa) - 1316ko ekainaren 5a) | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Kapetar dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Biografia
aldatuErreinaldia
aldatuAita Filipe IV.a "Ederra", ama Joana I.a Nafarroakoa eta anaiak Filipe V.a Luzea eta Karlos IV.a "Ederra" zituen. Kapeto etxearen hamabigarren Frantziako erregea zen eta bigarrena Nafarroan.
1305eko apirilaren 2an ama hil eta Nafarroako errege bihurtu zen, nahiz eta historialari batzuen arabera errege de iure baino ez izan aitak Erresuma gobernatzen jarraitu zuelako. 1314an aita hil zenean, Frantziako errege bihurtu zen eta 1315eko abuztuan Reimsen koroatu zuten.
Xanpainako azken kondea zen, titulua Frantziako koroari lotu zitzaiolako.
Bere erreinaldia laburra zen eta ez da historikoki aipagarria. Flandrian matxinada izan zuen, gosearen negua izenekoa jasan zuen eta orduko nobleen arteko borrokak ugariak ziren.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatuLuis bi aldiz ezkondu zen.
1305eko irailaren 23an, Vernon hirian, ezkondu zen Borgoñako dukea zen Robert II.aren Margarita alabarekin. Margarita, bera bezala kapetarra zen, aitite Luis IX.a Frantziakoa zuelako. Alabaina, Margarita 1314an adulterio izateagatik atxilotua geratu zen eta preso sartua Château-Gaillard gazteluko Neslé dorrean. 1315eko agorrilaren 15ean, hilik agertuko zen bere laiotzean. Gehinen ustez, itoa zen senarraren agindupean. Berarekin halere Luisek alaba izan zuen:
- Joana II.a (1311-1349), Nafarroako erregina (1328 – 1349).
1315eko agorrilaren 19an (lehendabiziko emaztea hil eta lau egun geroago) Luis berriz ezkondu zen Calabriako duke eta Hungariako erregea zen Karlos Martelen Klementzia alabarekin. Hau kapetarra ere bazen. Luis hil zenean Klementzia haurdun zegoen. Semea aita hil-ondokoa jaio zen laster:
- Joanes I.a (1316-1316), egun gutxiko errege.
Heriotza
aldatuLuis 1316ko ekainaren 5ean hil zen Vincennesen Jeu de Paume partida jokatu eta gero, ziur asko deshidratazioak jota, baina batzuen ustez pozoinduta[1]. Parisko Saint Dennis basilikan lurperatu zuten.
Joana II.a printzesaren legitimitatearen auzia laster agertu zen. Alde batetik, erreginaren "adulterioak" dudatan jartzen zuen bere legitimitatea eta, bestetik, Frantzian Lege Salikoa zela eta semeak baino izan zitezkeen erregeak. Hori zela eta, orduan erregeordea zen Filipe anaia errege berri bihurtu zen Filipe II.a Nafarroakoa eta V.a Frantziakoa izenaz.
Historiaren pasadizo honek Maurice Druonen Les Rois maudits eleberria iradoki zuen.
Familia
aldatuAitona Filipe III.a Frantziako errege |
Amona Elisabet Aragoikoa |
Aitona Henrike I.a Nafarroako errege |
Amona Blanka Artois-koa |
Aita Filipe IV.a Frantziako errege |
Ama Joana I.a Nafarroako erregina | ||
Luis I.a / X.a Nafarroako errege Frantziako errege |
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatuKanpo estekak
aldatu
Aurrekoa: |
Luis I.a Nafarroako errege (1305-1316) |
Ondorengoa: |
Aurrekoa: |
Luis I.a Xanpainako konde (1305-1316) |
Ondorengoa: Frantziako erresumari lotua |
Aurrekoa: |
Luis X.a Frantziako errege (1314-1316) |
Ondorengoa: |