Lurreratze-trena[1] lurreratze- eta aireratze-fasean aireontziaren eta pistaren arteko kontaktuak sortutako energia zinetikoa xurgatzeaz arduratzen den edozein aireontziren zatia da. Lurreratzean, trenak talkak eragindako energia zinetikoa xurgatu behar du. Pneumatikoak dira inpaktu hori xurgatzen duen lehen elementua, baina ez da nahikoa; hala, lurreratze-trenak moteltze-sistema bat izan behar du inpaktua gutxitu ahal izateko. Lurreratze-trenaren pisua hegazkinaren aireratze-pisuaren %2,5 eta % 5 artekoa da.[2]

Boeing 737 baten lurreratze-tren erretraktila

Hegazkinen lurreratze-trenak honela sailka daitezke:

  • Tren finkoak, hegaldian aire-korrontearen eraginpean etengabe daudenak. Nahiko txikiak diren eta abiadura txikikoak diren hegazkinetan bakarrik erabiltzen dituzte; izan ere, atzerakada-sistema bat instalatzearen ondoriozko pisu-igoerak eragin kaltegarria izango du guztizko pisuan, eta abiadura-irabaziek ez lituzkete prestazioak asko hobetuko.
  • Tren erretraktilak, airean egon beharrean hegazkinaren egituran ezkutatuta daudenak. Pilotuak, pilotutza-kabinatik, palanka batekin, aukera ematen du lurreratze-trena uzkurtzeko, aireontziaren barruan ezkutatuta; hala, pilotuak palanka berarekin lurreratu behar duenean, lurreratze-trena jaitsi egiten da, eta, horrela, aireontziak lur hartu dezake.

Erreferentziak

aldatu
  1. Elhuyar Hiztegia
  2. (Ingelesez) Roloff, Gerd. (2002ko apirila). «Aircraft Landing Gear» The Evolution of a System (Airbus-Deutschland GmbH).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES