Luzio Kornelio Sila
Luzio Cornelio Sila (latinez: Lucius Cornelius Sylla Felix; Erroma, K.a. 138 inguru - Kumas, K.a. 78) Antzinako Erromako jeneral eta politikaria izan zen. Beste kargu batzuen artean, kuestore, pretore, legatu eta kontsul izan zen. Hil ondoren Felix izengoitia eman zioten, borroketan zorionekoa zelako.
Luzio Kornelio Sila | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - K.a. 78
K.a. 84 - K.a. 80
K.a. 82 - K.a. 80
| |||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 138 | ||||||||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||||||||
Heriotza | Puteoli (en) , K.a. 78 (59/60 urte) | ||||||||||||||||
Heriotza modua | : gaixotasun zerebrobaskularra | ||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||
Aita | Lucius Cornelius Sulla | ||||||||||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Valeria Messalla (en) (K.a. 79 - K.a. 78) Caecilia Metella Dalmatica (en) (K.a. 89 - K.a. 80) Cloelia (en) (K.a. 90(e)ko hamarkada - K.a. 89) Aelia (en) (K.a. 100(e)ko hamarkada - K.a. 90(e)ko hamarkada) Julia (en) (K.a. 110(e)ko hamarkada - K.a. 100(e)ko hamarkada) | ||||||||||||||||
Bikotekidea(k) | |||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||
Leinua | Cornelii Sullae (en) | ||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra, buruzagi militarra eta politikaria | ||||||||||||||||
Lantokia(k) | Antzinako Erroma | ||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Optimates |
Bizitza
aldatuAristokraziaren familia batean sortu zen. Marioren armadarekin Numidiara joanik, Jugurta bere esku uztera behartu zuen Mauritaniako erregea (K.a. 105) eta horrek ospea eman bazion ere, Marioren errezeloa ere sortu zuen. K.a. 104-K.a. 103 urteetan, Marioren legatu zela, germaniarren aurkako borrokan egin zen ezagun. Oligarkiaren buru izan zen, eta Mitridates VI.a Eupato-ren aurkako gudarostearen buru izendatu zuen senatuak. Alabaina, plebeak kargu hartatik egotzi eta Mario hautatu zuten haren ordez. Silak Erroma hartu zuen eta Mariok Afrikara ihes egin behar izan zuen.
Erroma menderatu ondoren, Grezia eta Asiako probintzia bere mende zituen Mitridatesen aurka jo zuen. K.a. 87-K.a. 86an Greziaz jabetu zen, eta K.a. 85ean Asiako probintzia eskuratu zuen. K.a. 87an, ordea, Sila Grezian zelarik, Erroma plebearen eta Marioren jarraitzaileen eskuetan gelditu zen. Sila Italian lehorreratu zen 40.000 gizonen buru eta, azkenik, Metelo Pioren eta Ponpeio Gaztearen armadarekin bat eginik, eta urte eta erdiko gerra zibilen ondoren, Erroman sartu zen K.a. 82an. Bere burua diktadore izendatu zuen eta lege gogorrak ezarri zituen. Ankerkeriaz beteriko agintaldiaren ondoren, K.a. 79an aginpidea utzi zuen eta Kumasera erretiratu zen.
Kronologia
aldatu- K.a. 138 inguru – Erroman jaio zen.
- K.a. 107 – Kuestore izendatu zuten.
- K.a. 106 – Jugurtaren gerra bukatu zen.
- K.a. 104/K.a. 103 – Marioren laguntzailea Galian.
- K.a. 103 – Kinto Lutazio Katuloren laguntzailea Galian.
- K.a. 101 – Zinbriarrak garaitu zituen Vertzeleko batailan.
- K.a. 94 – Pretore izendatu zuten.
- K.a. 93 – Ziliziako gobernaria.
- K.a. 91/K.a. 88 – Gerra Sozialean jeneral aritu zen.
- K.a. 88 –
- Kontsul Ponpeio Ruforekin batera.
- Armada Erroman sartu zuen eta Mario legez kanpo utzi.
- K.a. 87 – Pontoko Mitridates VI.aren aurka egitera ekialdera bidali zuten.
- K.a. 86 – Mariok legez kanpo utzi zuen.
- K.a. 82 – Bigarren aldiz Erroma inbaditu zuen.
- K.a. 81 – Bizitza osorako diktadore izendatu zuten.
- K.a. 80 – Kontsul Metelo Piorekin batera.
- K.a. 79 – Karguak utzi eta erretiroa hartu zuen.
- K.a. 78 – Kumasen hil zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/02/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.