Ménage à trois
Ménage à trois (frantsesetik eratorria, menaʒ ɑ'tʀwa ahoskatua) hiru pertsonen arteako elkarrekin bizitzeko eta, aldi berean, harreman sexualak mantentzeko akordioa da. Kontzeptua euskaratuta “hiruren etxea” izango litzateke[1]. Testuinguruaren arabera esanahi desberdin izan dezake kontzeptu honek. Normalean ezkontza-triangelu moduan uler daiteke[2]. Bestetan, ezkonduta dagoen bikote baten konponketa moduan ikus daiteke non baten edo bestearen amorantea bereaiekin batera bizi den. Beste kasutan maitasun ugariko elkar bizitze modu bat bezala uler daiteke, non bata besteekin erromantikoki maiteminduta dagoela. Gaur egun, beste esanahi bat jaso du non hirukote sexual bat ematen den, elkarrekin bizi ala ez.
Kasu historikoak
aldatuHauek dira ezagutu diren kasu batzuk:
- Max Ernst, Paul Éluard surrealistak eta Gala ondoren Salvador Dalíren emaztea izango zena.
- Emma Hamilton, bere senarra eta Horatio Nelson.
- Georgiana, Devonshire Dukesa, Devonshire Dukea eta Lady Elizabeth Foster
- Henry Mond, Melchett 2. Baroia , Amy Gwen Wilson, bere emaztea, eta Gilbert Cannan idazlea.
- Suedian, 1775an, Adolf Fredrik Munck af Fulkila kondea Gustavo III erregeak kontratatu omen zuen Sofía Magdalena erreginarekin oheratzeko. Antza, sexua irakasteko kontratatua zena, azkenik, etorkizunean errege izango zen Gustavo IV Adolforen seme biologikoa izan zen (1778). Esaten zen bai erregina eta baita ere erregearen amorantea zela. Xurrumurru hauek eragin handia izan zuten eta Suedian Holstein-Gottorp dinastiaren amaierara eraman zuten.
- Dorothea von Rodde-Schlözer, intelektual alemanarra, bere senarra Mattheus Rodde eta Charles de Villers filosofo frantsesa. Hirukote honek 1794tik senarraren heriotza gertatu arte iaraundu zuen, 1810an.
- Ezra Pound idazlea Dorothy Shakespear emaztea eta Olga Rudge biolin-jolea.
- Edith Nesbit idazlea senarrarekin, Hubert Bland, eta honen amorantearekin Alice Hoatson bizi zen. Bien arteko seme-alabak hazi zituen berarenak izango balira[3].
- William Moulton Marston, Wonder Woman komikiaren sortzailea, eta bere emaztea, Elizabeth Holloway Marston, Olive Byrnekin bizi izan ziren.
- Friedrich Nietzsche eta Paul Rée bien laguna zen Lou Andreas Salomérekin “komuna akademikoan” bizi izan ziren 1882 urtearen inguruan.
- Edith Craig aktorea eta zuzendaria Christabel Marshall idazlearekin eta Clare Atwood bizi izan ziren 1916tik 1947ra.
- Hattie Jacques aktorea John Le Mesurier senarrarekin eta honen amorantearekin bizi zen[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.answers.com/topic/m-nage-trois «American Heritage Dictionary: ménage à trois». 2011ko irailaren 15an kontsultatuta.
- ↑ Adeleye, Gabriel; Acquah-Dadzie, Kofi; Sienkewicz, Thomas J.; McDonough, James T (1999). World dictionary of foreign expressions: a resource for readers and writers. Bolchazy-Carducci Publishers. 244or. 2011ko irailaren 15an kontsultatuta [1]
- ↑ A Child's Delight, Noel Perrin, University Press of New England (2003), 106 or. ISBN=1584653523
- ↑ BBC Four: Hattie
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz): FOSTER, Barbara; FOSTER, Michael; HADADY, Letha: Triángulos amorosos: El ménage à trois de la Antigüedad hasta nuestros días, Rústica. Paidós, 1999. ISBN 84-493-0784-8.