Mönchengladbach Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiria da. Düsseldorf barrutian kokatzen da eta 2010an 257.993 biztanle zituen.

Mönchengladbach
Mönchengladbach
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDüsseldorf
AlkateaFelix Heinrichs (en) Itzuli
Izen ofizialaMönchengladbach
Jatorrizko izenaMönchengladbach
Posta kodea41061–41239
Udalerri kodea05116000
Geografia
Koordenatuak51°12′N 6°26′E / 51.2°N 6.43°E / 51.2; 6.43
Map
Azalera170,47 km²
Altuera70 m
MugakideakViersen (en) Itzuli, Rhein-Kreis Neuss (en) Itzuli, Heinsberg (en) Itzuli, Erkelenz, Schwalmtal eta Korschenbroich
Demografia
Biztanleria268.943 (2023ko abenduaren 31)
478 (2022)
alt_left 135.318 (%50,3) (%49,7) 133.625 alt_right
alt_left 131.754 (%49) (%47,6) 127.911 alt_right
Dentsitatea1.578 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02161, 02166
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBradford, Roubaix, Verviers, North Tyneside (en) Itzuli, Thurrock (en) Itzuli, Roermond eta Pavlodar
MatrikulaMG
moenchengladbach.de

Etimologia

aldatu

Gaur egun lur azpitik doan Gladbach errekak ematen dio izena hiriari. Beste Gladbach bat ere badagoenez (Bergisch Gladbach), honengandik bereizteko 1888an München-Gladbach izena eman zitzaion. Ondoren gertatu zena izan zen jendeak Munich (München) hiriko auzoa zela pentsatzen zuela eta nahasmena ekiditeko Mönchengladbach izena ezarri zioten 1960an. Dena dela, bertakoek Gladbach izena erabiltzen jarraitzen dute.

Geografia

aldatu

Rhin ibaitik 16 kilometro mendebaldera dago, Niers errekak sortzen duen lautadan hain zuzen ere. Hiriaren zatirik handiena beraz erabat laua da. Parke eta baso ugari daude hirian.

Barruti eta auzoak

aldatu

Historia

aldatu

Lehenengo asentamenduak duela 300 edo 400.000 urtetakoak dira, bertan Homo erectus eta Neanderthalgo gizakiaren aztarnak aurkitu baitira. Neolito eta Brontze Aroko harri pilak ere aurkitu dira.

Mönchengaldbachen sorrera 974an fundaturiko Gladbach Monasterioari lotuta dago. XII mendean monjeek merkatua eratu zuten monasterioaren iparraldean eta bertan artisauak kokatuz joan ziren. 1364-66 urte inguruan Gladbach herri bihurtu zen. oraindik harrizko harresiaren aztarnaren bat gelditzen da. Julichko Dukerriaren barruan gelditu zen Gladbach.

1794ean Napoleonen tropek herria hartu zuten eta erlijioaren aurkako legeak aplikatuz 1802ean Monasterioa itxi arazi zuten. Monasterioko liburutegi erraldoia suntsitua gelditu zen gainera. 1815ean Prusiaren esku gelditu zen eta honek Landkreis Gladbach barrutiaren buru izendatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ipar Renania-Westfalia estatuan sarturik gelditu zen.

 
Rheydt jauregia

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Rheydt jauregia (Schloss Rheydt): Pizkundeko jauregi ederra. 1180an jadanik aipatzen bada ere, XVI mendean berriztua izan zen. Gaur egun museoa da.
  • Abteiberg Museum: Arte garaikidearen museoa.

Kirola

aldatu

Borussia Mönchengladbach da hiriko futbol taldea. Bundesliga bost aldiz irabazteaz gain UEFA Kopa bi ere baditu.

1 Formulako bi gidari ere bertan jaioak dira, Heinz-Harald Frentzen eta Nick Heidfeld.

Hiri senidetuak

aldatu

Mönchengladbach ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Hiritar ezagunak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
admin 1
Idea 2
idea 2
todo 1