Madeleine de Souvré, Sabléko markesa
Madeleine de Souvré, Sabléko markesa (1599 - 1678ko urtarrilaren 16a), idazle frantsesa, Gilles de Souvré-ren (Courtenvaux-ko markesa, Louis XIII.aren tutorea eta Frantziako mariskala) alaba zen.
Madeleine de Souvré, Sabléko markesa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bessé-sur-Braye, 1599 |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1678ko urtarrilaren 16a (78/79 urte) |
Familia | |
Aita | Gilles de Souvré, Marquis de Courtanvaux, Baron de Lezines |
Ama | Françoise de Bailleul, Dame de Renouard-en-Normandie |
Ezkontidea(k) | Philippe Emmanuel de Laval, Marquis de Sablé (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, salonnièrea eta filosofoa |
Mugimendua | Précieuses (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bizitza
aldatu1614an, Philippe Emmanuel de Laval-ekin (Sablé-ko markesa) ezkondu zen, 1640. urtean hil zena, bera egoera zertxobait estuan utziz. Bere laguna Saint-Maure-ko kondesarekin, Parisko Place Royale-n gela batzuk hartu zituen eta literatura areto bat ezarri zuen. Literatura eskola horrek, La Rochefoucauld-en Maximes-ena adibide ezagunenetakoa denak, hor du jatorria.
Sablé-ko markesaren Maximes-ak, hain zuzen ere, La Rochefoucauld-enaren aurretik konposatu ziren, nahiz eta heriotzara arte ez argitaratu. 1655. urtean, Saint-Maur-eko kondesarekin batera, erretiroa hartu zuen Port-Royal des Champs-eko komentura, Marly-tik hurbil, 1661. urtean utziz, Auteuil-era joanez, itxi zutenean. 1669an egoitza hartu zuen Parisko Port-Royal-eko Abadetxean, non 1678ko urtarrilaren 16an hil zen.
Kanpoko loturak
aldatu- The Maxims of Madame de Sablé—Frantsesez eta ingelesez
- Sablé, Madeleine de Souvré, Marquise De (1598—1678)—Internet Encyclopedia of Philosophy