Maiatzaren hiruko fusilamenduak
Francisco Goyaren margolana
Maiatzaren hiruko fusilamenduak (gaztelaniaz: El tres de mayo de 1808 en Madrid, Los fusilamientos de la montaña del Príncipe Pío edo Los fusilamientos del tres de mayo) Francisco Goyak 1814an egindako margolana da, egun Madrilgo Pradoko Museoan gordea. 1808ko maiatzaren 2a Madrilen koadroarekin batera, Espainiako behin-behineko gobernuak eskatu zion Goyari, Napoleonen okupazioari aurre egin zion erresistentziaren omenez.
Maiatzaren hiruko fusilamenduak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Francisco Goya |
Sorrera-urtea | 1814 |
Izenburua | El 3 de mayo en Madrid eta The Third of May, 1808 |
Mugimendua | erromantizismoa |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 268 () × 347 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa eta Madrilgo Errege Jauregia |
Inbentarioa | P000749 |
Koordenatuak | 40°25′N 3°41′W / 40.41°N 3.69°W |
Historia | |
Erakusketak | Europeana 280 |
Margolana gerraren lazturaren ikur bilakatu da, dituen edukiari, aurkezpenari eta indar emozionalari esker. Gainera, garaiko konbentzionalismoa hautsita geratzen da lan honetan. Izan ere, gerraren irudikapen tradizionalaren bideari ez dio jarraitzen, eta berria da estiloari, gaiari eta asmoari dagokienez.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maiatzaren hiruko fusilamenduak |